Dimitri Konishev
Dimitri Borisovitx Konishev (errusieraz: Дмитрий Борисович Конышев; Gorki, 1966ko otsailak 18) errusiar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1989 eta 2005 artean, denbora horretan 40 garaipen lortu zituelarik.
Sobietar Batasuneko azken belaunaldietatik iritsia, Konishev errodadore on bat izan zen, abiadura punta on batekin, esprintean garaipenak lortzeko gai, batez ere talde txikietan. Zenbait txapelketa nazional eta bi domina Munduko Txirrindularitza Txapelketan lortzeaz gain, hiru Itzuli Handietan ere lortu zituen etapa garaipenak.
Gaur egun Katusha errusiar taldeko teknikoa da.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1989
- Agostoni Kopa
- Emiliako Giroa
- 2. SESBeko txapelketan
- 2. Munduko Txirrindularitza Txapelketan
- 2. Toscanako Giroan
1990
- SESBeko txapelketa
- Etapa 1 Frantziako Tourrean
- Larcianoko Industria eta Eskulangintza Sari Nagusia
1991
- 2 etapa Frantziako Tourrean
- Etapa 1 Tirreno-Adriatikon
1992
- Etapa 1 Asturiasko Itzulian
- 2. Errusiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 3. Munduko Txapelketan
1993
1994
1996
- Etapa 1 Espainiako Vueltan
- 3. Errusiako errepide txirrindularitzako txapelketan
1997
- Etapa 1 Italiako Giroan eta Intergiro sailkapena
- Etapa 1 Tirreno-Adriatikon
- Etapa 1 Murtziako Itzulian
- Etapa 1 Poloniako Itzulian
- Valoniako Sari Nagusia
- 3. Argovia Kantonamenduko Sari Nagusian
1998
- Etapa 1 Valentziako Erkidegoko Itzulian
- 3. Errusiako errepide txirrindularitzako txapelketan
1999
2000
- Etapa 1 Italiako Giroan
- Romañako Giroa
2001
Errusiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Etapa 1 Suitzako Itzulian
- Sabatini Kopa
- Campaniako Giroa
2004
- Etapa 1 2004ko Euskal Bizikletan
2005
- Etapa 1 Asturiasko Itzulian.
Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Alfa Lum (1989-1990)
- TVM (1991-1992)
- Jolly (1993-1994)
- AKI (1995-1996)
- Roslotto ZG (1997)
- Mercatone Uno (1998-1999)
- Fassa Bortolo (2000-2002)
- Marlux (2003)
- LPR Brakes (2004-2005)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Dimitri Konishev - ProCyclingStats