1993ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1993ko Italiako Giroa Cycling (road) pictogram.svg
Datu orokorrak
Lasterketa76. Italiako Giroa
Datakmaiatzak 23 – 1993.eko ekainak 13
Luzera3.843 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaPorto Azzurro
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura39,149 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaLAT Piotr Ugrumov (Mecair-Ballan)
HirugarrenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
Puntukako sailkapenaITA Adriano Baffi (Mercatone Uno-Zucchini-Medeghini)
Eskalatzailerik onenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
Gazte onenaRUS Pavel Tonkov (Lampre-Polti)
Talderik onenaITA Lampre-Polti
◀19921994▶
Dokumentazioa Wikidata-logo S.svg

1993ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 76. edizioa izan zen. 1993ko maiatzak 23 eta ekainak 13 artean ospatu zen, horietako lehena bi sektoretan banatua egon zen 21 etapatan banatutako 3702 kilometroko ibilbidea egin zelarik, garailea izan zen Miguel Indurainek, batez beste, 37,712 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

Faborito handia Miguel Indurain nafarra zen, 1991 eta 1992ko Frantziako Tourrak eta 1992ko Italiako Giroa irabazi zituena. Aurre egingo ziotenen artean italiar txirrindulari handi mordo bat zegoen, Franco Chioccioli, Gianni Bugno, 1990eko Espainiako Itzuliaren garailea izan zen Marco Giovannetti, eta guztien artean garrantzitsuena zen Claudio Chiapucci.

Giroa bi sektoretan banatutako etapa batekin hasi zen. Lehena iraupeneko etapa luze bat izan zen, eta bigarrena, 9 kilometroko erlojupeko bat. Moreno Argentinek irabazi zuen etapa luzea, eta hala, edizio honetako lehen liderra izan zen.

Azken kilometroetan mendateak zituzten etapa batzuk egon ziren arren, ez zen mugimendu askorik egon faboritoen artean, eta Argentin lider bezala iritsi zen 10. etapara, Indurainek kolpea jotzea espero zen 28 kilometroko banakako erlojupeko bat. Nafarrak ez zuen hutsik egin. Etapa irabazi zuen, txirrindulari gehienei minutu bat baino gehiago ateraz, eta lider bihurtu zen. Alabaina, hurrengo egunean, ihesaldi masibo baten ondoren, Bruno Leali bihurtu zen lider berri.

14. etapan, mendate garaietan hautaketa handi bat egin ondoren, Indurainek lidertza berreskuratu zuen. Egun horretan erabaki zen ze txirrindularik jokatuko zuten Giro hau irabazteagatik, Indurain, Chiapucci eta Piotr Ugrumov letoniarrak minutu bat baino gutxiagoko abantaila zuten. Apur bat atzeratuago, Massimiliano Lellik, Pável Tonkovek eta Vladimir Poulnikovek oraindik bazituzten aukerak.

Hurrengo egunetako mendiko etapek ez zituzten diferentzia berriak ezarri, eta hala iritsi zen Sestrieren amaitzen zen 55 kilometroko kronoigoerara, sailkapen nagusia ia erabat ziur erabakiko zuena. Espero zen bezala, Indurainek berriz irabazi zuen erlojupekoa. Soilik Ugrumov egon zen nafarragandik gertu etapa honetan, minutu bat baino gutxiagora amaituz. Chiapuccik lau minutu baino gehiago galdu zituen, hala ere, sailkapen nagusiko hirugarren postua mantentzea lortu zuelarik. Hurrengo etapa, azken aurrekoa, oso mugitua izan zen, eta Ugrumov Indurain arazotan jartzen saiatu zen. Azkenean, nafarrari minutu erdi baino gehixeago jan zion arren, Ugrumovek bigarren amaitu zuen Italiako Giroa, Induraingandik 58 segundora.

Hala, Indurainek bere bigarren Italiako Giroa irabazi zuen jarraian, Milango podiumean berarekin batera Piotr Ugrumov eta Claudio Chiapucci egon zirelarik.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a a maiatzak 23 Porto Azzuro - Portoferraio 85  Italia Moreno Argentin  Italia Moreno Argentin
1.ab maiatzak 24 Portoferraio 9 (banakako erlojupekoa)  Italia Maurizio Fondriest  Italia Moreno Argentin
2.a maiatzak 25 Grosseto-Rieti 224  Italia Adriano Baffi  Italia Moreno Argentin
3.a maiatzak 26 Rieti-Scanno 153  Letonia Piotr Ugrumov  Italia Moreno Argentin
4.a maiatzak 27 Scanno-Marcianise 179  Italia Fabio Baldato  Italia Moreno Argentin
5.a maiatzak 28 Paestum Terme-Luigiane 210  Errusia Dimitri Konyshev  Italia Moreno Argentin
6.a maiatzak 29 Villafranca Tirrena-Messina 130  Italia Guido Bontempi  Italia Moreno Argentin
7.a maiatzak 30 Capo d'Orlando-Agrigento 240  Danimarka Bjarne Riis  Italia Moreno Argentin
8.a maiatzak 31 Agrigento-Palermo 140  Italia Adriano Baffi  Italia Moreno Argentin
9.a ekainak 1 Montelibretti-Fabriano 216  Italia Giorgio Furlan  Italia Moreno Argentin
10.a ekainak 2 Senigallia 28 (banakako erlojupekoa)  Nafarroa Miguel Indurain  Nafarroa Miguel Indurain
11.a ekainak 3 Senigallia-Dozza 184  Italia Fabiano Fontanelli  Italia Bruno Leali
12.a ekainak 4 Dozza-Asiago 239  Errusia Dimitri Konyshev  Italia Bruno Leali
13.a ekainak 5 Asiago-Corvara Alta Badia 220  Italia Moreno Argentin  Italia Bruno Leali
14.a ekainak 6 Corvara-Corvara 245  Italia Claudio Chiappucci  Nafarroa Miguel Indurain
15.a ekainak 7 Corvara Alta Badia-Lumezzane 263  Italia Davide Cassani  Nafarroa Miguel Indurain
16.a ekainak 8 Lumezzane-Borgo Val di Taro 181  Italia Fabio Baldato  Nafarroa Miguel Indurain
17.a ekainak 9 Varazze-Valle Varaita 223  Italia Marco Saligari  Nafarroa Miguel Indurain
18.a ekainak 10 Sampayre-Fossano 150  Italia Adriano Baffi  Nafarroa Miguel Indurain
19.a ekainak 11 Pinerolo-Sestriere 55 (banakako erlojupekoa)  Nafarroa Miguel Indurain  Nafarroa Miguel Indurain
20.a ekainak 12 Turin-Oropa 162  Italia Massimo Ghirotto  Nafarroa Miguel Indurain
21.a ekainak 13 Biella-Milán 166  Italia Fabio Baldato  Nafarroa Miguel Indurain

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Miguel Indurain  Nafarroa BAN 98h 09' 44s
2. Piotr Ugrumov  Letonia MEC + 58s
3. Claudio Chiappucci  Italia CAR + 5' 27s
4. Massimiliano Lelli  Italia ARI + 6' 09s
5. Pável Tonkov  Errusia LAM + 7' 11s
6. Moreno Argentin  Italia MEC + 9' 12s
7. Vladimir Poulnikov  Ukraina CAR + 11' 30s
8. Maurizio Fondriest  Italia LAM + 12' 53s
9. Stephen Roche  Irlanda CAR + 13' 31s
10. Zenon Jaskula  Polonia GBM + 13' 41s
Puntukako sailkapena
1. Adriano Baffi  Italia MER 228 puntu
2. Maurizio Fondriest  Italia LAM 187 puntu
3. Miguel Indurain  Nafarroa BAN 167 puntu
Mendiko sailkapena
1. Claudio Chiappucci  Italia CAR 42 puntu
2. Mariano Piccoli  Italia MER 40 puntu
3. Miguel Indurain  Nafarroa BAN 33 puntu
Intergiroaren sailkapena
1. Ján Svorada  Eslovakia LAM 53h 10' 33s
2. Stefano Colage  Italia ZGM + 40s
3. Miguel Indurain  Nafarroa BAN + 41s
Gazteen sailkapena
1. Pável Tonkov  Errusia LAM 98h 16' 55s
Taldekako erlojupekoa
1. Lampre  Italia LAM -

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]