Dimitrios I.a Konstantinoplakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dimitrios I.a Konstantinoplakoa
Demetrios I of Constantinople.jpg
Emblem of the Ecumenical Patriarch of Constantinople Bartholomew I.svg
Konstantinoplako patriarka ekumeniko

1972ko uztailaren 16a - 1991ko urriaren 2a
Patriarch Athenagoras I of Constantinople (en) Itzuli - Patriarch Bartholomew of Constantinople (en) Itzuli
artzapezpiku

Bizitza
Izen osoaΔημήτριος Παπαδόπουλος
JaiotzaKonstantinopla1914ko irailaren 8a
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaIstanbul1991ko urriaren 2a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaHalki seminary (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
JarduerakEastern Orthodox priest (en) Itzuli eta teologoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 229498867 Edit the value on Wikidata

Dimitrios I.a Konstantinoplakoa (Istanbul, Turkia, 1914ko irailaren 8a - 1991ko urriaren 2a) elizgizona izan zen, Konstantinoplako aitalehen ekumenikoa 1972tik 1991 arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar klasizismoko ikasketak egin zituen. 1931n Marmara itsasoaren ondoko Halki monasterio kristau-ortodoxoan sartu zen. Diakono egin zutenean (1937), zenbait hiritan bete behar izan zuen bere kargua: Grezia ipar-ekialdean (1937-1938), Istanbulgo behe-auzoetan (1939-1945) eta Teheranen (1945-1950). 1964an Konstantinoplako patriarkaren laguntzaile izendatu zuten Turkiako hiriburuan, eta urte berean metropolitano (artzapezpiku) egin zuten. 1972an Turkiako eskualdeko metropolitano bihurtu zen, eta urte hartan bertan Konstantinoplako Patriarka aukeratu zuten. Orduan hartu zuen Dimitrios I.a izena. Pobrezia hartu zuen kristau-fedearen ikurtzat. 1980an eliza katoliko-erromatarraren buru Joan Paulo II.arekin elkartu zen, bi elizen arteko harremanak hobetzeko elkarrizketa-saio bati hasiera eman nahian, baina azkenean elkarrizketak bertan behera geratu ziren. Vatikanoaz gainera, Britainia Handia eta Sobietar Batasunera ere joan zen, bertako elizetako buruekin elkarrizketatzera. Ez zuen haiekin akordiorik lortu, baina harreman onak izatera iritsi ziren. 1987an, Vatikanora bidaiatu zuen, eta Joan Paulo II.ak San Petri basilikan hotsandiko ekitaldi batekin egin zion harrera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]