Dj Txako (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
DJ Txako
Datuak
JatorriaJaponia
Produkzioa
Diskoetxea(k)Q11225376 Itzuli
Taldekideak
Txako
Informazio gehigarria
http://djtxako.jugem.jp
Instagram: txakojaponicus Edit the value on Wikidata

DJ Txako, Japoniako eszena mestizoko lehen emakumezko DJa da. Disko-jartzaile izateaz gain, "Japonicus" ekoiztetxearen eta "Caribbean Dandy" DJ kolektiboaren parte ere bada. Txakoren oinarria musika errebeldea eta bere ekialdeko jarrera dira, bere saioetan estilo pertsonal batek markatutako japoniar eragina erakusten du, nahasketa eta erritmo globalak hautatuz.

Denbora gutxian, Tokioko underground eszenaren erreferente bihurtu zen eta Japonian eta munduko hainbat herrialdetan ekitaldi eta jaialdi handietan parte hartzen hasi zen. Mundu osoan zehar ibili da lanean artista anitzekin. Tartean, Fermin Muguruza, Banda Bassotti, Mimi Maura eta beste hainbat talderekin.[erreferentzia behar]

2008an, denbora batez Tokioko underground zirkuituan musika jartzen haritu ondoren, bere lehen emanaldia egin zuen Japondik kanpo. Euskal Herrian egin zuen bere atzerriko debuta, Inoren Ero Ni eta Berri Txarrak bezalako artistekin batera haritu zen.[erreferentzia behar]

  • 2010eko urrian Manu Chaoren Tokyoko showan, musikari gonbidatua izan zen eta Nagoyako "Fight For Nagoya" ekitaldian kartela partekatu zuten biek.
  • 2011n Guaka talde frantziarrarekin bira egin zuen, tsunamiak kaltetuen mesedetan.
  • 2014an, bere estreinako disko-lana kaleretu zuen, "Cafe Bohemia: Drip on All Gypsies", Japoniako disko-etxe baten eskutik.[3]

Euskal Herrian eskainitako kontzertu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Turtle Island (Japonia), Dj Txako + Dockoyamantado (Japonia) eta Etsaiak | Bonberenea. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  2. «- GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  3. (Ingelesez) Cafe Bohemia: Drip on All Gypsies - DJ Txako | Releases | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  4. .
  5. a b DJ Txako - EHZ Festibala 2022. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  6. Berria. «EGITARAUA» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  7. (Gaztelaniaz) «Ambiente festivo en Maala y Gaztetxe» El Diario Vasco 2009-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  8. «entzun.eus - musika ataria» www.entzun.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]