Dnipropetrovsk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dnipropetrovsk
 Ukraina
Dnipropetrovs Collage.jpg
Flag of Dnipropetrovsk.pngCoat of arms of Dnipropetrovsk.png
Administrazioa
Herrialdea  Ukraina
Oblast edo probintzia Dnipropetrovsk
Ofiziala Дніпропетровськ
Postakodea 49000
Geografia
Koordenatuak 48° 27′ 00″ N, 34° 59′ 00″ E / 48.45°N,34.983333333333°E / 48.45; 34.983333333333Koordenatuak: 48° 27′ 00″ N, 34° 59′ 00″ E / 48.45°N,34.983333333333°E / 48.45; 34.983333333333
Dnipropetrovsk hemen kokatua: Ukrania
Dnipropetrovsk
Dnipropetrovsk
Azalera 405 km²
Altuera 155 m.
Demografia
Biztanleria 1.040.000 biztanle (2007)
Dentsitatea 2.567,9 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1776
Webgunea http://www.gorod.dp.ua

Dnipropetrovsk[1] (ukraineraz Дніпропетровськ, errusieraz Днепропетровск), 1926 arte Jekaterinoslav (ukraineraz Катеринослав) deitua, Ukrainako hiria da, Dnipropetrovskeko oblasteko zentro administratiboa. Dnieper ibaiaren ertzean kokatua, Zaporijiako urtegiaren atzealdean, Ukrainako ibai-portu, trenbide gune eta industrigune garrantzitsuenetarik da.

Dnipropetrovsken, Kryvy Riheko burdina, Nikopolgo manganesoa eta mendebal Donbasseko ikatzari esker, industria astuna garatu zen. Sobietar garaian armagintzak eta industria aeroespazialak (misil balistikoak egiten zituen Yuzhmash lantegiak bereziki) garrantzi handia izan zuten. Industria militarra zela eta, Hiri itxia izan zen 1990. hamarkada arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1776an Grigori Potiomkin printzeak, Katalina Handiaren aginduz, sortu zuen hiria eta Jekaterinoslav izena eman zion. Hiri txikia izan zen 1880an trenbidea eraiki zen arte. Kryvyi Riheko burdinak (1866an aurkitua) eta Donbasseko ikatz meatzeen esplotazioak abiarazi zuten Dnipropetrovskeko industrializazioa. 1926an, Grigory Petrovsky iraultzailearen omenez, egungo izena eman zioten hiriari.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Dnipropetrovsk)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.3 17.5 24.1 31.8 36.1 37.8 39.8 40.9 36.5 32.6 20.6 16.3 40.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.0 0.0 6.0 15.2 22.1 25.6 28.0 27.4 21.5 13.8 5.2 0.2 13.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.7 -3.4 1.8 9.6 16.1 19.8 22.1 21.4 15.5 8.9 2.0 -2.3 9.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -30.0 -27.8 -19.2 -8.2 -2.4 3.9 5.9 3.9 -3.0 -8.0 -17.9 -27.8 -30.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.1 -6.3 -1.6 4.9 10.6 14.6 16.7 15.8 10.7 5.0 -0.5 -4.7 4.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 45 43 43 38 42 60 54 43 41 37 46 47 539
Euri egunak (≥ 1 mm) 9 8 10 13 13 13 12 9 10 10 12 11 130
Elur egunak (≥ 1 mm) 16 15 9 1 0.1 0 0 0 0 1 6 15 63
Hezetasuna (%) 88 85 79 67 62 66 65 62 70 77 87 88 75
Iturria: Pogoda.ru.net[2]

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dnipropetrovsk Aldatu lotura Wikidatan