Dnipropetrovskeko oblasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dnipropetrovskeko oblasta
Дніпропетровська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea  Ukraina
Hiriburua Dnipropetrovsk
Geografia
Map of Ukraine political simple Oblast Dnipropetrowsk.png
Azalera 31.914 km²
Demografia
Biztanleria 3.400.689 biztanle (2008)
Dentsitatea 106,5 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k) Ukrainera
www.adm.dp.gov.ua

Dnipropetrovskeko oblasta (ukraineraz: Дніпропетровська область) Ukrainako erdialdeko probintzia bat da, eta nazioko gune industrializatuena. 31.914 km²ko azalera du[1] eta 2008an 3.400.689 biztanle zituen[2]. Dnipropetrovsk da oblast honetako zentro administratiboa.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dnipropetrovskeko oblasteko hiri nagusiak hauek dira (2005eko populazioa)[3]

Probintziaren antolamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrazioari eta jendegune motari erreparatuta, oblasta horrela dago antolaturik:

  • Zentro administratiboa - 1 (Dnipropetrovsk)
  • Raion edo barrutiak — 22
  • Herriak — 1438
  • Hiriak — 66
  • Silradak edo selsoviet direlakoak (barrutien barruan maila txikiagoko nekazari-herrixkak) — 288.
Dnipropetrovskeko oblasta: ikuspegi xehea.

Giza geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an 3.400.689 bizilagun ziren, Ukrainako populazio osoaren %7,3. 2001eko erroldak emandako informazioaren arabera hauek ziren oblast honek biltzen zituen talde etnikoak:[4]:

  • Ukrainarrak- % 79.3
  • Errusiarrak- % 17.6
  • Bielorrusiarrak- % 0.8
  • Juduak- %0.4
  • Armeniarrak- % 0.3
  • Azeriarrak- % 0.2
  • Moldaviarrak- % 0.12
  • Ijitoak- % 0.11%,
  • Tartariarrak- % 0.11
  • Germaniarrak- % 0.11
  • Beste baztuk- % 0.95

Eta ama hizkuntzaren arabera:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industriak du garrantzi handien Dnipropetrovskeko oblastaren ekonomian. Ukrainako industria-ekoizpenaren % 16,9k du jatorri probintzia honetan, eta 473.000 behargin ari dira lanean sektore horretan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dnepropetrovsk oblast Ukrainetrek.com
  2.   Dnipropetrovs'ka . World-gazetteer.com
  3.   Dnipropetrovskeko oblasteko hiriak . World-gazetteer.com
  4. 2001eko erroldaren emaitzak State Statistics Committee of Ukraine

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dnipropetrovskeko oblasta Aldatu lotura Wikidatan