Domingo Egaña
Domingo Egaña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getaria, 1815eko otsailaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Aldatz, 1876ko otsailaren 25a (61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | landa-mariskal |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia Matiner-en Gerra Bigarren Karlistaldia |
Domingo Egaña Erkizia (Getaria, Gipuzkoa, 1815eko otsailaren 24a - Orreaga, Nafarroa, 1876ko otsailaren 25a[1]) gipuzkoar buruzagi karlista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru karlistaldietan hartu zuen parte. Bi aldiz zauritu zuten lehenean; komandante izan zen Oriamendiko guduan eta Getariako herria hartu zuen. Bergarako Besarkadaren ondoren (1839), Mexikora jo eta hamar urte geroago itzuli zen, Bigarren Karlistadan (1849). Gipuzkoan sartu zen, Irundik, 150 karlistekin batera, baina matxinada hark Euskal Herrian biderik ez zuela ikusirik, Mexikora jo zuen berriro. Karlos VII.a Espainiara itzuli zenean (1872ko uztailean, Hirugarren Karlistaldiaren hasieran), Egañak Mexiko utzi eta Don Karlosen agindupean jarri zen berriro. Erregeak Gipuzkoako Komandantzia Nagusiko ardura eman zion. Gerra amaieran karlista-iheslari batzuek hil zuten Orreagan[2], antza ihesean ari zirela leporatzeagatik.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hil baino urtebete edo bi lehenagoko haren adierazpen batzuk jasotzen dituen idazki bat gordetzen da,[3] non orduko egoeraren eta gertakarien gainean sutsuki diharduen. Honela amaitzen da:
« | Guipuzcoatarrac: ¡Viva Religioa! ¡Viva Españia! ¡Viva Carlos VII.na! ¡Viva gure Fueroac! Zuen buruzari edo Comandante Generala. Domingo Egaña" | » |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) HIJOS ILUSTRES DE GUETARIA: DOMINGO DE EGAÑA Y ERQUICIA[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Biblioteca Virtual de Prensa Histórica > Búsqueda › 'El Estandarte real : revista político militar' - Año III...» prensahistorica.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ Fondo Apalategui, Euskadiko Artxibo Historikoa. Circular del Comandante general interino Domingo de Egaña, a los Señores jefes, oficiales y soldados de la división de Guipúzcoa. Texto en castellano y euskera.. .