Duguna Folklore Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Duguna dantza taldea» orritik birbideratua)
Duguna Dantza Taldea
San Joan bezperako soka-dantza Iruñean.
Datu Orokorrak
HerrialdeaEuskal Herria
Barne egitura
Sorrera-data1949
Bestelakoak

Duguna edo Iruñeko Udal Dantza Taldea Iruñean, 1949n Udalak sortutako euskal dantzen taldea da. Kalera lehen aldiz azaroaren 29an atera ziren San Zernin festarekin batera. Ikurrina zela eta, 1986an Udalak taldea desegin zuen. 1988an Duguna Folklore Taldea izena hartu zuten. 2024an 75. urtemuga ospatu zuten.

Hasiera batean taldean gizonak bakarrik zeuden baina 1950ean emakumeak ere integratu ziren taldean. Taldekideek Pedro Lozano de Sotés-ek eta Francis Bartolozzik diseinatutako jantzi ofizial bat zuten; jantzi hori, berez, Euskal Herriko jantzi desberdinen elementuekin antolatuta zegoen: Erronkariko jakak, Otsagabiako galtzak, Luzaideko apaingarriak, Zuberoako txapinak...[1]

Udaletxearekin arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diktadorea hil ondoren, folklore munduan aritzen ziren talde gehienek moduan, elkarteak ikurrina hartu zuen identitate sinbolo gisa. Urteek aurrera egin ahala, prozesio ofizialetan sinbologia honen presentziak, Udalaren eta dantzarien arteko etengabeko liskarra suposatu zuen, jendartean bertan gertatzen zenaren modu berean. Gatazka honek laurogeiko hamarkadaren zati batean ere zabaldu zen eta taldeak prozesiotik kanporatua izateko mehatxu bat baino gehiago jaso zuen. Nafarroako sinboloen arautzea zuen maiatzaren 28ko 7/1986 Foru Legearen promulgazioarekin, gatazka bere amaierara heldu zen; Udal Dantza Taldeak ikurrina ez uztearen jarreraren aurrean, bi urte beranduago, Udalak taldearekin moztu eta desagerrarazi zuen. Honek erantzun ugari eta Dugunaren aldeko elkartasun ekitaldiak ekarri zituen (peñetako pankartak, omenaldiak, laguntza ekonomikoak, eta abar.).[2]

Duguna Folklore Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza taldeak izen honekin 1988. urtean hasiko zuen bere ibilbidea. Talde berriak Iruñeko Udal Dantza Taldearen lekukoa hartu zuen. 1996. urtean Udalarekin harremanak bideratu zituen hitzarmen baten bidez, honen ondoren, taldeak "Iruñeko Udal Dantzari" gisa parte hartuko du Udalak antolatzen dituen ekitaldi ofizialetan.[3] 2024an 75. urtemuga ospatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]