Edukira joan

Done Saturdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
(«San Zernin» orritik birbideratua)
Artikulu hau Iruñeko burguari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Zernin (argipena)».
Done Saturdi
Alde Zaharra, Iruñea

Bandera


Armarria


Mapa
Izen ofiziala San Zernin
SorreraXI. mendea
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa Garaia
Herrialdea Euskal Herria
Altuera454 m
AuzotarraSan Zerninar[erreferentzia behar]
Posta kodea31001

Done Saturdi[a] (hegoaldeko goi-nafarreraz eta tradizioz:[1] Jaun Done Satordi;[oh 1] euskara batuan:[2][3] Jaun Done Saturdi) Iruñeko Alde Zaharreko burgu historiko bat da, hiri zaharreko iparraldean dago. San Nikolas burgua hegoaldean dago eta Nabarreria burgua ekialdean dago. Huts-hutsean Burgua ere deitzen zitzaion, denetan guztiz handiena baitzen Iruñean. Iruñeko Udalak San Zernin izendatu du.

Done Saturdi burgua Nabarreria burgutik kanpo sortu zen auzo bat da, hasiera batean Petri Rodezkoa gotzainaren babespean 1100. eta 1115 urteen artean. Belaunaldi bakar baten ondoren, Alfontso I.a Borrokalaria errege aragoitar-nafarrak burgu berriaren erregimena agindu zuen, haren bizilagunei Jakako forua esleituz 1129an, gotzainaren prerrogatibei kalterik egin gabe. Hauxe esaten da Alfontso erregeak erromantzez esleitu gutunean: "...avos totz les francx qui poblaretz en aquella plana de Sent Cernin de Iruyna".[4]

Franko izendaturiko horiek Okzitaniakoak ziren nagusiki, zeintzuek ekarri zuten Tolosako Saturdi deunaren izena ere eurekin, Sant Sarnin okzitanieraz, nafar erromantzean Cernin bilakatzeko.[5] Barrutiaren barruan infantzoiak, elizgizonak eta nafarrak finkatzea debekatu zen, ñabardurak ñabardura. Gainera, frankoen seme-alabak ziren bizilagun burgesentzat erreserbatutako jarduera profesionalak zehazten ziren.[6]

Auzotarren osaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan ezarri ziren frankoek merkataritza eta artisautza jarduerak egiten zituzten[7], eta batzuek gerora bankari eta prestamista izango zirenaren aurrekarian egiten zuten lana: txanpon aldaketan[8]. Dena den, gezurtaturik dago etnikoki esklusiboa zenik. Izan ere, bertako karrika eta auzategi batzuetan, argia da euskararen eta euskaldunen presentzia Behe Erdi Aroan. Bertako saindu zaindariari Sanduandi deitzen ziotela egiaztatuta dago.[9]

Hirurehun urte eta gehiago geroago, jada burguak bateratuak zirela, Josef Moretek (Anales del Reino de Navarra, 1684, 1890ko edizioa) gaztelaniaz adierazten zuen «bertakoek beren euskal (vascónica) hizkuntzan Iaundone Satordi deitzen diote[la]».[10]

Beste xehetasun batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hiri-eskemak, formatu hexagonal eta simetrikoan, bi kale perpendikularrek gurutzatua, hirigintza-planteamendu global batean pentsarazten du. Gainera, harresiz kanpo handitu zen, Merkatuko Herri Berriarekin (gaur egungo Takonera parkea) eta Frantziskotar eta Mesedeetako komentuarekin (gaur egungo Basotxoa).[11]

Ildo beretik, pixkanaka areagotu zen haien arteko lehia, bai hiri zaharreko bizilagun nafarrekin, batez ere haiek juridikoki haiekin parekatu zituztenetik, bai San Nikolas. Etsaitasunaren ondorioz, liskar bortitzak izan ziren, baita gerra bat ere, zeinetatik, Antso VII.a Azkarraren laguntzarekin, burtsa irabazi zuen 1222n.

Batasun Pribilegioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urteetan, Nabarreriak gorputza hartu zuen berriz ere eta, XV. mendean, aldameneko burguak beren esklusibotasuna eta hizkuntza bera galduz joan ziren. 1423an, Batasun Pribilegioa eman zen eta, haren bidez, hiru burguek bat egin zuten eta elkarren arteko mugak legez behintzat hautsi egin ziren, Iruñeko udal bakarra eratuz.

Elkartzearen ondorioen artean, Done Saturdi Nabarreria eta San Nikolas burguetatik banatzen zuten ekialdeko eta hegoaldeko harresiak bota ziren. Gainera, Mercaderes kalea, Merkatu kalea edo Xabier kalea sortu ziren, orain bateratuta dauden burgu ezberdinak elkarlotzeko. San Nikolas eta Done Saturdi artean San Frantzisko enparantza eraiki zen eta Nabarreria eta Done Saturdi artean Udal plaza.[12]

Done Saturdi burgua, Gares, Lizarra, Biana, Bastida Errioxa edo Bastida Arberoa bezala, bastida bat da. Iruñeko ordokiko lautada batean dago finkatuta, harresiaren eta Arga ibaiaren eta San Nikolas burguaren artean. Kale nahiko zuzenak dira oro har, kurbaduraren bat dute burguen muturretan eta plaza zabalak barnealdean.

Burguak lau plaza ditu:

Nafarroako Foru hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Done Saturdi burgua Alde Zaharra hautes-barrutia da, Iruñeko barrutian. Hauek dira hauteskunde-barruti horren emaitzak azken foru-hauteskundeetan:

2019ko Nafarroako hauteskundeak Alde Zaharran[13]
Alderdia Bozak %
Euskal Herria Bildu 1 737 %30,49
Geroa Bai 1 339 %23,50
Navarra Suma 1 268 %22,26
Nafarroako Alderdi Sozialista 619 %10,87
Ahal Dugu 323 %5,67
Izquierda-Ezkerra 255 %4,48
Vox 50 %0,88
Equo 45 %0,19
Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 15 %0,26
Sain 9 %0,16
Libertate Nafarra 8 %0,14
Guztira 5 713 %100
2015ko Nafarroako hauteskundeak Alde Zaharran[14]
Alderdia Bozak %
Euskal Herria Bildu 1 567 %26,60
Geroa Bai 1 283 %21,78
Nafar Herriaren Batasuna 1 041 %17,67
Ahal Dugu 947 %16,08
Nafarroako Alderdi Sozialista 308 %5,23
Izquierda-Ezkerra 267 %4,53
Nafarroako Alderdi Popularra 144 %2,44
Herritarrak - Herritarron Alderdia 102 %1,73
Equo 40 %0,68
Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia 33 %0,56
Sain 31 %0,53
Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 30 %0,51
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 22 %0,37
Libertate Nafarra 14 %0,24
Guztira 5 923 %100
2011ko Nafarroako hauteskundeak Alde Zaharran[14]
Alderdia Bozak %
Euskal Herria Bildu 1 483 %26,11
Nafar Herriaren Batasuna 1 289 %22,69
Nafarroa Bai 1 276 %22,46
Izquierda-Ezkerra 537 %9,45
Nafarroako Alderdi Sozialista 457 %8,05
Nafarroako Alderdi Popularra 211 %3,71
Ekologistak Martxan 100 %1,76
Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 90 %1,58
Nafarroako Demokraten Elkargunea 46 %0,81
Sain 36 %0,63
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 32 %0,56
IXN 21 %0,37
Naparra ta Españico Escuñe 12 %0,21
Guztira 5 590 %100

Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 6 linea daude:

Artikulu nagusia: «Iruñeko Bidegorrien sarea»

Bizikletek galtzada erabiltzen dute, autoek eta oinezkoek bezala, azken horiek kale guztiak oinezkoentzat jarrita dauden burgu batean baitute lehentasuna.

Kale guztiak oinezkoentzat egokituta daudenez, debekatuta dago bertan aparkatzea. Gainera, Iruñeko Udalak kudeatutako sarbide-kontrol automatikoko sistema baten bidez baimendutako ibilgailuek baino ezin dute zirkulatu.

Monumentu eta leku intersgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Done Saturdi edo Jaun Done Saturdiren eliza
Atari Berria

Done Saturdi burguko monumentu eta eraikin garrantzitsuenak honakoak dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Iñigo, A.; Salaberri, P.. «Nafarroako antroponimia XVI. eta XVII. mendeetan» Euskera (Euskaltzaindia): 1422..
  2. ↑ 125. araua: San, santu, done eta besteren erabilera. Euskaltzaindia.
  3. ↑ 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia.
  4. ↑ Lopez de Luzuriaga, Iñaki. (2021). Nafarroako erresumaren inbasioa (1199-1200). (1. argit. argitaraldia) Nabarralde Fundazioa ISBN 978-84-09-28872-4. PMC 1260196145. (kontsulta data: 2021-11-14).
  5. ↑ Cierbide, Ricardo. (2000-11-03). «Bilingüismo histórico y Bilingüismo actual. Patrimonio cultural de Navarra - Euskonews» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2025-06-15).
  6. ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | Iruñeko San Zernin. (kontsulta data: 2020-11-20).
  7. ↑ VALDEAVELLANO, LUIS GARCIA DE. (1991-01-01). ORIGENES DE LA BURGUESIA EN LA ESPAÑA MEDIEVAL. (kontsulta data: 2021-09-18).
  8. ↑ Martinena, Ricardo Cierbide. (1992). «La lengua de los francos de Estella: intento de interpretación» Archivo de filología aragonesa (48): 9–46. ISSN 0210-5624. (kontsulta data: 2021-09-18).
  9. ↑ (Gaztelaniaz) Jurío, José María Jimeno. (1997). Navarra: historia del euskera. Txalaparta ISBN 978-84-8136-062-2. (kontsulta data: 2026-01-18).
  10. ↑ (Gaztelaniaz) Moret, P. José de. (1890). Anales del reino de Navarra: Tomo Primero. Lopez (kontsulta data: 2026-01-18).
  11. ↑ (Gaztelaniaz) Molins Mugueta, José Luis. «San Zernin Burgua Erdi Aroan» www.unav.edu (Nafarroako Unibertsitatea) (kontsulta data: 2020-11-20).
  12. ↑ «Iruña Harresiak dira» Iruñeko Udala (kontsulta data: 2020-11-20).
  13. ↑ (Gaztelaniaz) «Udal eta Autonomia Hauteskundeak 2019 - Foru Hauteskundeak - Alde Zaharra barrutia - Iruña» Libertad Digital (kontsulta data: 2020-06-20).
  14. 1 2 (Gaztelaniaz) «Udal eta Autonomia Hauteskundeak 2015 - Foru Hauteskundeak - Alde Zaharra barrutia - Iruña» Libertad Digital (kontsulta data: 2020-06-20).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ /sans̻éɾnin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban silaban
  2. ↑ /ʃaun done satóɾð̞i/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban silaban
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found.