Edukira joan

Dunixe-Aberri Larralde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dunixe-Aberri Larralde

Bizitza
JaiotzaLekorne1963ko abenduaren 23a (60 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
BizilekuaHendaia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpilotaria eta hezitzailea

Dunixe-Aberri Larralde (Lekorne, Lapurdi, 1963ko abenduaren 23a) multikirolaria, bereziki pilotan nabarmendu da. 1990ean Kuban txapeldun izan zen gomazko pilota hutsean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urtetan hasi zen Pilota Federazioko txapelketetan parte hartzen. 1983an ahizpa Yvetterekin saritua izan zen Frantziako txapelketan gomazko pilota betean. 1990ean. Kuban, emazteen lehen munduko lehiaketan txapeldun izan zen gomazko pilota hutsean.

18 urtez bere etxe aintzinean herriko frontoi polit bati esker handitu eta bizitu da Lekornen.

Hazparneko kolegioan eskola egunetan, bazkalondoan, Edouard Detchart kirol hezitzaileari esker pilotan ikasi zuen Hazparneko Berria trinketean baita tenisean ere, Kolegioko De Haro zuzendariarekin.

Asteazken arratsaldetan UNSS kirol saioetan parte hartze aktiboa ezagutu zuen neskei proposatuak ziren kirol jardueretan (tenisa, pilota, eskubaloia, atletismoa eta gimnasia).

Eskolatik kanpo, usu, bere anaiarekin etxeko frontoian egiten zituzten pilota partiduak Mikel esku-huskan eta Dunixe, xistera batekin.

Aitamei esker, beti eta goizik ezagutu ditu pilota mundua eta parioak. Asteburuetan libro zenean telebistan esku-huskako partidu profesionalak begiratzen zituen bere aitaren aholkuak ongi entzunez.

Kirol zaletasun zabalekoa da. Pilotan aritzeaz gain, tenisa, eskubaloia, lasterketa eta bizikletan aritzen da.

Endaiarrak pilota elkarteko begirale da. Administrazio kontseiluan 1995an sartu zen. 2018tik Hendaian, Lizardiko eskolan, HPBko ikasleen hezitzaile da.

Hendaian bizi da eta bi alaba ditu, Goizeder eta Geroa.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekorneko eskolan, Beskoitzeko eskolan eta Hazparneko kolegioan eskolatua egon da. Pilota irakasle titulua dauka eta baita Kirol elkarteak kudeatzeko eta dinamizatzeko titulua ere.

Ekimen aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilota palmaresa

1979-1984 bitartean, garaile izan zen trinkete-txapelketetan Yvette ahizparekin.

1990 Kuba Urrezko domina

1990ko azaroaren 21ean Urrezko domina lortu zuen Kuban jokaturiko munduko emazte txapelketan, Patricia L´hérété-rekin.

Domina eskuratu ondoren, podiumean “La Marseillaise” entzun aitzin, ikurriña atera zuen bere galtzetako sakeletik eta poz handi batez ikuslei harro-harro erakutsi zien. Horrek ondorio latzak ekarri zizkion herrira itzultzean.

Federazioak zigorra ezarri zion 2 urtez txapelketetan parte hartzea debekatuz. 1992 Bartzelonako joko olinpikoetan ezin izan zuen parte hartu lizentziarik gabe aurkitzen zelako.[1] [2][3]

1990. urteaz geroztik osoki utzi zituen federazioak antolatutako txapelketa guziak.

Arras engaiatua da Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren alde.[4][5]

Multikirol zaletasunaz gain, Dunixe biziki trebea da musikan, pianojole ere bada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2019-03-11). «Dunixe Larralde: “Gu gabe frantziar selekzioa ez litzateke deus izanen”» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  2. (Frantsesez) Olhagaray, Anaiz Aguirre. (2019-03-07). «Dunixe Larralde, première joueuse de pelote sanctionnée pour avoir brandi un drapeau basque» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  3. SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-07-03). «Euskal selekzioa onar dezala eskatu diote Nazioarteko Federazioari» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  4. «Euskal Pilotak ofizialtasuna eskatu dio Nazioarteko Federazioari» EHK 2019-07-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  5. «Ofizialtasuna eskatu dute 6.700 lagunek» Berria 2019-07-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]