Eñaut Etxamendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau idazle eta kantariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxamendi».
Eñaut Etxamendi
Bizitza
Jaiotza Ezterenzubi1935eko abuztuaren  22a (84 urte)
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak nekazaria, idazlea, katedraduna eta abeslaria
Jasotako sariak
Musika instrumentua ahotsa
Literaturaren Zubitegiko fitxa 30

Eñaut Etxamendi (Ezterenzubi, Nafarroa Beherea, 1935eko abuztuaren 22a - ) euskal idazle, irakasle, laborari eta abeslaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezterenzubin zortzi neba-arrebaren familia batean jaioa, haietako bostek Ameriketara immigratu zuten. Lehenik Beloken ikasi zuen, eta gero Ekonomia, Zientzia Politikoak eta Nekazaritza ikasi zituen Tolosa Okzitanian; tesia egiteko bi urte Senegalen pasatu zituen eta Bretainian ere lanean egon zen Euskal Herrira itzuli arte, Donapaleuko "Jean Errekarte" laborantzako eskolako ekonomia irakasle zela eta aldi berean Bithiriñan laborari; 1967tik azken herri honetan bizi da. Politikagintza abertzaleari ere lotu zitzaion eta Enbatako kide izan zen, besteak beste.

2006an doktoretza hizkuntzalaritzan jaso du Baiona-Paueko Unibertsitatean, bere 71. urtean. Patxi Alaña eta beste hegoaldeko hizkuntzalari talde batekin ikerlanetan segitzen ari da 2016an. "Euroskara" neologismoa berak du asmatu. Haren iritziz proto-pré europeano bezala hobeki dela euskara irakurri eta landu. Berriz ere denen aurka, edo kasik[1][2][3][4][5].

Maddi Etxepare eta Peio Etxegoienekin aritu eta gero[6] 1967an Eñaut Larralderekin Etxamendi eta Larralde bikote kantari ospetsua sortu zuen; poeta handitzat ere jotzen da. "Maiatz" aldizkariaren kolaboratzailea eta euskaltzain urgazlea da. 2010ean Sarako Idazleen Biltzarrak Etxamendi omendu zuen[7].


Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra aberatsaren egilea da: ehun bat kantu (haietako batzuk lagun zuen Eustakio Mendizabal Txikiari eskainiak), olerki eta elelabur ugari idatzi ditu; lau liburu argitaratu zaizkio:

Enbata eta Herria aldizkariek bere lan ugari atera dituzte; Maiatz aldizkari literarioak bere lan guztiak 6 liburukitan argitaratzeari ekin zion.

Haren anaia" Mattin", Kalifornian bizi dena, euskarazko idazle oso gustuzkoa da. "Urruneko Mendebalean artzain" (maiatz).

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joseba Elosegi'ri (1971, Egia)
  • Tiki-Taka (1974, Egia)
  • Bilduma (1977, Egia)
  • Mai, Larralde, Etxamendi (1980, autoekoizpena). Maddi Etxamendi-rekin batera
  • Garai garratzak (1988, IZ)
  • Antologia (1998, Elkar)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)«(PDF) Why Basque cannot be, unfortunately, an Indo-European language» ResearchGate . Noiz kontsultatua: 2019-08-09.
  2. Euskararen jatorria, enigma europar bat . Noiz kontsultatua: 2019-08-09.
  3. Andrinua, Lakarra; A, Joseba (1999) «Ná-De-Ná» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 31): 15–84 ISSN 1130-5738 . Noiz kontsultatua: 2019-08-09.
  4. «Hizkuntzaren jatorria eta ideiak haren ahaideez [Sareko Euskal Gramatika»] www.ehu.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-09.
  5. (Ingelesez)Trask, R. L (1997) The history of Basque Routledge ISBN 9780415131162 PMC 34514667 . Noiz kontsultatua: 2019-08-09.
  6. Badok.info.
  7. Omenaldiaren berri Euskaltzaindiaren webgunean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]