Edorta Arana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edorta Arana

Bizitza
JaiotzaArrasate1960ko abuztuaren 7a (63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
NOR ikerketa taldea

Inguma: edorta-arana-arrieta

Edorta Arana Arrieta (Arrasate, 1960ko abuztuaren 7a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta kazetaria da. EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea eta NOR Ikerketa Taldeko partaidea da. EMAN ikerketa taldeko kidea izanik, talde horren Tirabirak egitasmoan hartu du parte. Bere ikerketa lerro nagusiak honako hauek dira: komunikabideak eta nortasuna, hizkuntza gutxituak, irrati-telebista programazioa eta transmedia produkzioa.[1]

Euskarazko komunikabideen bultzatzaile gisa eta telebistako gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da. Horren adibidea da 1994an defendatu zuen bere doktorego tesia, “Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan” izenekoa, Emilio Prado zuzendaritzapean. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 7etik gora lan agertzen dira.[2]

Berria egunkarian,[3] Euskaldunon Egunkarian,[4] Jakin,[1] Argia,[5] Uztaro[6] eta hainbat komunikabidetan parte hartzen du.

Udako Euskal Unibertsitateko Kazetaritzako saileko kidea izan da hainbat urtetan.

Urteetan euskal gatazkaz komunikabideetan argitaratu izan diren binetak era masiboan batu zituen "Tirabirak" egitasmo transmedia sortu zuen EMAN Taldearekin (Josu Amezaga, Edorta Arana, Tania Arriaga, Patxi Azpillaga, Iñaki Barcena, Estitxu Garai, Sahatsa Jauregi, Libe Mimenza, Bea Narbaiza eta Mario Zubiaga). Egitasmoaren barruan hainbat elementu sartu ziren: ikerketa, erakusketa ibiltaria, artxibo interaktiboa, elkarrizketak, webdoka, ikastaroa, ekitaldiak…

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Edorta Arana - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  2. Josu Amezagaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>50 produktu)
  3. Arana, Edorta. «'Online'-ra jauzi egin» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  4. (Ingelesez) Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  5. Arana, Edorta. «ARGIA egileak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  6. Arana, Edorta. «Bilaketaren emaitza :: Uztaro aldizkari elektronikoa» www.uztaro.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]