Edukira joan

Oihana Iguaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oihana Iguaran

Bizitza
JaiotzaVillabona-Amasa, 1991 (34/35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta irakaslea
KidetzaNOR ikerketa taldea

Oihana Iguaran Barandiaran (Villabona-Amasa, Gipuzkoa, 1991) gipuzkoar bertsolaria eta irakaslea da.[1]

Ikus-entzuneko komunikazioan lizentziaduna da. Bertsolaritzaren eta komunikabideen arteko harremana ikertu du gerora.[1]

Lagun batek proposatuta hasi zen bertso eskolan 6 bat urterekin, eta harrapatu egin zuen bertsogintzak. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan kantatu du hainbat urtetan eta Lizardi sariketan ere parte hartu du.[2]

Harituz Bertsozale Taldeko kidea da.[1]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeleseko irakasle jardun du.[2]

Bertsozale Elkarteko Transmisio Saileko arduradun eta zuzendaritzako partaide jardun du.

Batik bat Amaia Agirre Arrastoaren ikaslea izan da. Haren eskutik inguruko hainbat bertso-eskolatan ibili da. Gero Harituz izeneko taldea osatu zuen, bertsotan jarduteko, besteak beste Beñat Iguaran lehengusuarekin eta Mikel Artolarekin.

2011n hartu zuen parte lehenengoz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. 2015ean finalera iritsi zen eta gero 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian aritu zen, finalaurrekoetan.[1]

Bertsolaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Argilunak (2016, Constantino Félix Maraña Sánchez)[4]
  • Hormak (2021, Elkar)[4]

Errekonozimendu eta sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]