Marijo Deogracias
Marijo Deogracias | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antzuola, 1973ko apirilaren 19a (51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta ikertzailea |
Kidetza | NOR ikerketa taldea |
Marijo Deogracias Horrillo (Antzuola, Gipuzkoa, 1973ko apirilaren 19a) kazetaria, komunikazio aholkularia izandakoa. Gaur egun Euskadi Irratian, kazetari.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1973an Antzuolan jaioa da, Informazio Zientzietan lizentziatu zen EHUn 1996an. Honez gain, Multimedia Komunikazioa EHU-EiTB masterra (2013) eta Gizarte Komunikazio masterra (2014) ditu, biak ere Euskal Herriko Unibertsitatean.
Euskarazko tokiko hedabideetan ekin zion ibilbide profesionalari eta hainbat herri-komunikabidetan aritu da kazetari eta zuzendari lanetan: Arrasate Press, Anboto, Goiena. Kolaboratzaile ere ibili da “Argia” astekarian, ETBn, Euskadi Irratian, Arrosa irrati sarean eta “Mujeres con Ciencia” blogean.
Eusko Legebiltzarrean aholkulari eta komunikazio lanetan ibilia izan da VIII. eta IX. Legegintzaldietan.
2014tik hona formakuntzako ikerlari eta kontratatutako ikerlari lanetan aritu da UPV/EHUren Ikus-Entzunezko sailean, NOR ikerketa taldean.[1]
2017an Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak departamentuko kabinete buru izendatu zuen, eta kargu hori bete zuen legealdi amaiera arte (2019).[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskadi irratiko (EiTB) Faktoria programan kolaboratu zuen 2013an.
- Arrasate Press eta Anboto aldizkariko (Durangaldea) zuzendaria izan da.
- Bizkaia Irratia, Asteleheneko Goienkaria eta Goienan erredaktore lanak egin ditu.
- 2006tik 2012ra Eusko Legebiltzarrean aholkularitza lanak egin zituen, eta Aralar taldeko komunikazio arduraduna izan zen VIII. eta IX. Legegintzaldietan.
- Eusko Jaurlaritzarako 2009ko hauteskundeetan eta baita ere 2007ko udal-hauteskundeetan Aralar taldearen hauteskunde-kanpainako arduraduna izan zen.
- 2006tik 2009ra Aralar alderdi politikoaren web-orriaren arduraduna izan zen.
- Hainbat tokitan lan egin du eta egiten du kolaboratzaile gisa: Argia aldizkarian,[3] ETB1ean “Ahoz Aho” programan, Hala Bedi irratian “Hizpidea” magazinean, Info7 Irratian “Zebrabidea” programan eta “Mujeres con Ciencia” blogean.[2]
- “Transmedia Komunikazio Estrategiak: gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak” liburuan ere parte hartu du.[4]
- “Cesáreo Gabarain” liburua argitaratu du.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Personal « Nor Ikerketa Taldea» www.nortaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ a b ISBN https://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2017/04/19/Marijo+Deogracias+jefa+gabinete+Educacion.htm..
- ↑ «Argiako egilea: Marijo Deogracias Horrillo» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ Urkiza, Agurtzane Elordui; Arrieta, Edorta Arana; Arnedo, Koldo Atxaga; Horrillo, Marijo Deogracias; Gastells, Arnau Gifreu; Ureta, Ainara Larrondo; Castillo, Libe Mimenza; Saiz, Carmen Peñafiel et al.. (2015-12-31). Transmedia Komunikazio Estrategiak: gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak. UEU ISBN 978-84-8438-575-2. (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cesáreo Gabarain de Horrillo Marijo, Deogracias 978-84-920474-4-4» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).