Edward Burne-Jones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Edward Burne-Jones
Edward Burne-Jones Photogravure Hollyer.jpg
Edward Burne-Jones 1898an
Bizitza
Jaiotza Birmingham1833ko abuztuaren 28a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1898ko ekainaren 17a (64 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Georgiana Burne-Jones
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Exeter College
King Edward's School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea margolaria
Lan nabarmenak The Legend of Briar Rose
The Beguiling of Merlin
Hope
Kidetza Royal Academy of Arts
Mugimendua Prerrafaelismoa
Genero artistikoa margolaritza historikoa
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada

Edward Burne-Jones (Birmingham, 1833ko abuztuaren 28a - Londres, 1898ko ekainaren 17a) britainiar margolaria izan zen, prerrafaelisten bigarren belaunaldikoa. Prerrafaelismoaren eta XIX. mende amaierako arte sinbolista dekadentearen arteko maisutzat hartua da.

Harreman estua izan zuen Dante Rossetti eta William Morrisekin. Rossettiren irakaspenak hartu zituen oinarritzat, eta haietatik abiatuta estilo landuagoa eta irudi idealizatuagoak erabili zituen, baina Veneziako maisuen kromatismo aberatsa eta giroa ageri da bere obretan. Maisuarengandik hartu zuen, orobat, emakumeak irudikatzeko zaletasuna, nahiz eta ez zituen hark bezain irudi sentsualak egin. Morrisekin batera, bestalde, beirate diseinuetarako kartoi ugari margotu zituen.

Gaiei dagokienez, erlijio gaiak eta mitologia klasikoari eta Erdi Aroko elezaharrei buruzko lanak egin zituen. Aipagarriak ditu, besteak beste, Pygmalion eta Galatea saila (Pygmalion and Galatea, 1869-1879, Birminghameko hiriko museoa eta arte galeria) eta Belengo izarra (The Star of Bethlehem, 1890, Birminghameko hiriko museoa eta arte galeria) eta bere maisulana, Arturo erregearen azken ametsa Avalonen (The Last Sleep of Arthur in Avalon, 18811898, Museo de Arte de Ponce, Puerto Rico).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Burne-Jones Aldatu lotura Wikidatan