Egipto eta Israel arteko muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egipto eta Israel arteko muga
borders of Israel
borders of Egypt
Geografia
Herrialdeak Egipto
 Israel
Luzera266 km

Egipto eta Israel arteko muga estatu bien arteko muga internazionala da, Aqabako golkotik Gazako zerrendaraino hedatzen dena. Kostaldeko eremuak izan ezik, basamortu menditsuez osaturik dago, Negev eta Sinaiko basamortuen artean. Israelgo mugak ez daude zehaztuta eta nazioarteak ez ditu aho batez onartzen. 1948an estatua sortu zenetik hainbat aldiz aldatu dira.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muga Kerem Shalom kibbutzaren mendebaldean hasten da, Taba hirian Rafahtik doan errepidearen mailan. Israelgo Eilat hirira iritsi baino 6 km lehenago, errepidetik desbideratu eta Ras El Masri herrira iristen da zuzenean, Aqabako golkoan, Tabatik kilometro bat hego-ekialdera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieran, mugimendu sionistak Palestinan estatu judua sortzearen alde egin zuen. Arabiar nazionalismoaren eta nazionalismo juduaren arteko borrokaren testuinguruan, 1947ko azaroaren 29an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Palestina banatzeko plana bozkatu zuen, estatu judua izango zenaren eta eskualdeko beste arabiar baten mugak zehazteko.

Sortu zenetik, juduen estatu gaztea bere auzo arabiarrekin gerran aritu zen. 1948ko arabo-israeldar gerra irabazi ondoren, Israelgo mugak 1949ko armistizio lerroen arabera finkatu ziren. Egiptoar aldetik, muga, nagusiki, Palestinako Mandatuko mugetan ezarri zuten, iparraldean izan ezik, non Egiptok Gazako zerrenda bihurtuko denaren gaineko kontrola zuen.[2]

1956an, Suezko Krisialdian murgilduta, Israelek Frantzia eta Erresuma Batuarekin batera, Sinaiko penintsula inbaditu zuen. Hala ere, Israel azkar erretiratu zen konkistatutako lurraldeetatik, eta de facto ez zuten muga aldatu.

Sei Eguneko Gerraren ondoren (1966), Israelgo Defentsa Indarrek Sinai okupatu zuten. 1979an, Camp Davideko akordioek Sinaiko okupazioaren amaiera adierazi zuten. Hainbat atzera-egiteen ondoren, Israel eta Egiptoren arteko muga 1949ko armistizio lerroan zehar itzuli zen, Gazako zerrendan izan ezik, Egiptok Israel utzi eta 2005era arte okupatu zuena.[3][4]

Israeldarrek 2012ko ekainean mugaren zati bat gotortu zuten. Legez kanpoko immigrazioa murrizteko eta eraso terroristen aurkako segurtasun-neurri gisa, 2010. urtearen hasieran Israelek nabarmen handitu zuen mugaren garapena, kameren eta hesien bidez. Garapen ezberdin horiek ia milioi bat shekel edo 270 milioi estatubatuar dolarreko kostua izan zuten.[5][6] Hesia 2013. urtean osatu zuten: 5 metroko altuera eta 245 kilometroko luzera du, eta Kerem Shalomdik igarota Gazako zerrenda eta Eilat lotzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Kliot, Nurit. The Evolution of the Egypt-Israel Boundary: From Colonial Foundations to Peaceful Borders. , 10 or..
  2. Sela. (2002). Arab–Israeli Conflict. in: The Continuum Political Encyclopedia of the Middle East. New York: Continuum, 58–121 or..
  3. (Ingelesez) Israeli Ministry of Foreign Affairs. Camp David Accords . .
  4. Associated Press. «Israel allows Egypt troops in Sinai for first time since 1979 peace treaty» Haaretz.
  5. (Ingelesez) Reuters. (2013-01-030). Israel completes bulk of Egypt border fence Israel completes bulk of Egypt border fence. .
  6. (Ingelesez) Sobelman, Batsheva. (2013-01-03). «Israel completes most of Egypt border fence» Los Angeles Times.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]