Arabiar nazionalismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Otomandar Inperioaren aurkako Arabiar Iraultzaren bandera, arabiar nazionalismoaren ikurretako bat.

Arabiar nazionalismoa (arabieraz: القومية العربية‎al-Qawmīya al-ʿArabīya) arabiarrek nazio bat osatzen zutela adierazten duen eta arabiarren batasuna bultzatzen duen ideologia nazionalista da. Arabiar nazionalistek Arabiar munduaren batasuna, bere zibilizazioa eta arabiera bultzatzen dituzte.[1] Bere helburu nagusienetariko bat Arabiar Munduan Mendebaldeko eragina baztertzea da, arabiar nazionalistentzat Mendebaldea arabiarren "nemesis" delako. Ideologia honek XX. mendearen hasieran Otomandar Inperioaren gainbeheran bere une gorenak bizi zuen, justu Sei Eguneko Gerran arabiar armadak menderatuak izan ziren arte.[1][2]

Ideologia honen buruzagi eta talde nagusien artean Faisal I.a Irakekoa erregea, Gamal Abdel Nasser egiptoar presidentea, Muammar al Kadafi libiar agintaria, Palestinaren Askapenerako Erakundea edota Baath Alderdi Arabiar Sozialista daude. Panarabismo guztiz loturiko ideologia da eta bere ondorengo bilakatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez)  Dawisha, Adeed (2003ko negua) «Requiem for Arab Nationalism» Middle East Quarterly .
  2.   Smith, Charles Fawcett, Louise ed. The Arab-Israeli Conflict International Relations in the Middle East 220. orrialdea .


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.