Egiptoko X. dinastia
Egiptoko X. dinastiak, K.a. 2100etik K.a. 2040 arte irauten du eta Egiptoko lehen tarteko aroa deritzon garaiaren zati da. Dinastia honetako gobernariak, Egiptoko IX. dinastiako gobernarien jarraitzaileak dira, eta, hiriburua, Herakleopolis Magnan dute.
X. dinastia Errege Zerrendetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abidoseko Errege Zerrendak eta Saqqarako Errege Zerrendak ez dute dinastia hau aipatzen.
- Turineko Errege Kanona oso kaltetua dago, eta ezin da izen bakar bat bera ere irakurri. Tronu izenaren Nesut-Bity hieroglifoak baino ezin daitezke irakurri. 5.1 erregistrotik 5.11rarte hartzen du.
- Manetonek, honako hau baino ez du esaten: "185 urtez gobernatu zuten Herakleopoliseko 19 errege".
X. dinastia beste dokumentu batzuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dinastia honetako gobernariei buruz ezagutzen denaren zati handi bat, Koptoseko Dekretuetatik dator, Shemay chatyari eta bere familiari pribilegioak ematea deskribatzen duten zenbait hilobitan aurkitutako testu batzuk.
Aurkitutako dokumentu urriek, dinastia honek, hiriburu bezala, Herakleopolis Magna duela baieztatzen dute, eta Egiptoganako kontrol partzial bat baino ez zutela izan.
Dinastiako erregeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dinastia honetako gobernariren batzuk, Egiptoko XI. dinastiako gobernarien garaikideak izan zitezkeen.
Ohiko izena | Tronu izena | Sa-Ra izena | Iruzkinak | Erregealdia |
---|---|---|---|---|
Jety V.a | Uahkara | Jety | ||
Mery... | Mery... | |||
Se...ra Jety | Se...ra Jety | |||
Jety VI.a | Nebkaura | Jety | ||
Jety VII.a | Meryibra | Jety | ||
Merykara | Merykara |
Beste hipotesi batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testu askotan, IX. eta X. dinastiak, leinu berekotzat hartzen dira, eta elkartu. Agintari hauen dokumentu eta testigutza faltaren ondorioz, modu xehean aztertzea ezinezkoa da, Manetonek bi dinastia ezberdintzat zergatik hartu zituen ondo ulertzen ez delarik.
Aurrekoa Egiptoko IX. dinastia |
Egiptoko dinastiak K.a. 2100-K.a. 2040 |
Ondorengoa Egiptoko XI. dinastia |