Elizabeth Maconchy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Elizabeth Maconchy
Bizitza
Jaiotza Broxbourne1907ko martxoaren 19a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Norwich1994ko azaroaren 11 (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k) William LeFanu
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Royal College of Music
Irakaslea(k) Charles Wood
Jarduerak
Jarduerak musikagilea
Jasotako sariak

Dame Elizabeth Violet Maconchy Le Fanu, ezaguna Elizabeth Maconchy gisa (Broxbourne, Hertfordshire, Ingalaterra, 1907ko martxoaren 19a - 1994ko azaroaren 11), britainiar musikagilea izan zen, jatorriz irlandarra.

Bere belaunaldiko ganbera-musika lanen egile nagusietako bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urte zituela hasi zen musika egiten. Royal College of Musicen egin zituen ikasketak Charles Woodekin.

Béla Bartóken musikak eragin handia izan zuen Maconchyren lanetan. Beka bat lortu zuen Karel Boleslav Jirákekin Pragan ikasteko, eta han egin zituen bere lehenengo lan serioak (Kontzertua piano eta orkestrarako, eta Lurra orkestrarako suitea). Urte horretan bertan, William Le Fanurekin ezkondu zen eta Suffolken hartu zuen bizilekua.

13 kuartetoko sail bat egin zuen harizko tresnetarako 1933-1984 urteen bitartean. Ahotserako lanetan (Heloise and Abelard, besteak beste), hiru operetan eta orkestrarako lanetan argi eta garbi ikusten dira Maconchyren maisutasun teknikoa eta estilo berezia.

Zehatz-mehatz adierazi ez bazuen ere feministen aldekoa zenik, lan handia egin zuen emakumezko musikagileen alde. Composers' Guildeko lehenengo kide emakumezkoa izan zen, eta Britainia Handiko Musika Berria Sustatzeko Elkarteko lehendakari izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]