Elsie Inglis
Elsie Inglis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eliza Maude Inglis |
Jaiotza | Nainital (en) , 1864ko abuztuaren 16a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Newcastle upon Tyne, 1917ko azaroaren 26a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Dean Cemetery (en) |
Heriotza modua | : ondesteko minbizia |
Familia | |
Aita | John Inglis |
Ama | Harriet Lowis Thompson |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Edinburgh College of Medicine for Women (en) |
Hezkuntza-maila | Triple Qualification (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta sufragista |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Elsie Maud Inglis (Nainital, India, 1864ko abuztuaren 16a – Newcastle upon Tyne, 1917ko azaroaren 26a) eskoziar mediku eta aktibista feminista izan zen. Scottish Women's Hospitals elkartea sortu zuen, Lehen Mundu Gerran Europan banatutako ospitaleekin.[1][2] Serbian Order of the White Eagle (Arrano Zuriaren serbiar ordena) izan zuen lehen emakumea izan zen.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak eta prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elsie Inglis 1864an jaio zen Nainital-en, Indian. Bere aitak Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiarentzat lan egiten zuen, eta emakumeen eskubideen defendatzailea zen, baita hezkuntzarako aukera berdinak ematekoa ere.[1][4] Lehen urteak Indian eman zituen eta gero Tasmanian. 1878an, familiarekin Edinburgora joan zen bizitzera, eta han egin zituen bigarren mailako ikasketak. Hauek amaitu ondoren, andereñoentzat etiketa ikastaro bat egin zuen Parisen.[5]
Eskoziara itzuli zen eta 1886an Edinburgh School of Medicine for Women erakundearekin bat egin zuen, Sophie Jex-Blakek emakume medikuak hezteko sortutako erakundearekin.[6][7] Erresuma Batuak 1876tik aurrera mediku gisa matrikulatzeko aukera ematen zien emakumeei, baina unibertsitateek oraindik ez zuten onartzen emakumeak ikasle gisa sartzea. Jex-Blakerekin desberdintasunak izan ondoren, Medical College for Women sortzen lagundu zuen, non gero ginekologiako irakaslea izango zen, eta Sir William MacEwenekin osatu zuen bere heziketa Glasgow Royal Infirmaryn.[5]
Londres eta Dublingo emakumeentzako ospitaleetan praktikak egin zituen 1894an Edinburgora itzuli aurretik, aita gaixoa hil arte zaintzeko.[7] Urte hartan, Jessie McGregorrekin The Hospice izeneko zentro mediko txiki bat sortu zuen, erizaintzako eta amatasuneko zainketak egiteko. 1899an Edinburgoko Unibertsitateko medikuntzako titulu batekin graduatu zen, emakumeek unibertsitateetan ikastea posible izan zenean.[4][6]
Unibertsitateko titulua lortu ondoren, Austrian eta Estatu Batuetan hobetu zen. 1905ean Edinburgora itzuli zenean, The Hospice osasun-zentroa Royal Mile-ra eraman zuen, eta urte batzuk geroago, emaginen entrenamendurako zentro nagusietako bat zen.[4] 1905ean Bruntsfield Ospitalean, emakumeentzako eguneko ospitale batean, aholkulari postua onartu zuen.[8]
Inglisen kirurgia trebetasunak aitortu zituzten lankideek: "isila, lasaia eta bildua zen, eta inoiz galdu gabe, trebea bere manipulazioetan eta edozein larrialdiri aurre egiteko gai".[7]
Inglis Flora Murray mediku eta sufragistarekin bizi izan zen eta harremana izan zuen denbora batez.[9]
Sufragio mugimendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inglisek hainbat erakunde sufragistatan parte hartu zuen, hala nola National Union of Women 's Suffrage Societies eta Edinburgh National Society for Women' s Suffrage.[7][10]
Inglisek lankidetza estua egin zuen Millicent Fawcett-ekin, Emakumeen Sufragio Sozietateen Batasun Nazionaleko (NUWSS) buruzagiarekin, herrialde osoko ekitaldietan hitz eginez. Eskoziako Emakumeen Sufragio Sozietateen Federazioaren hasierako urteetan, Inglis ohorezko idazkaria izan zen eta 1906tik eta 1914ra arte jarraitu zuen zeregin horretan.[11]
Inglisek sufragioaren alde hitz egin zuen 1907an Chrystal MacMillan eta Alice Low hizlariekin batera, Edinburgoko Café Oak aretoan NUWSS bilera batean. Jessie Scott Zeelanda Berrikoa, non emakumeek dagoeneko botoa zuten, hizlari gonbidatua izan zen.[12]
Inglisen estilo pertsonala Sarah Mair sufragistak "kortetsu, ahots goxoa" dela deskribatu zuen, "igarle baten begiekin", "irribarre distiratsua" ezpainak "irmo itxita ez zeudenean ohartaraziko lukeen helburu finko batekin"...»[13]
Lehen Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1914an, Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Royal Army Medical Corp-en mediku izateko boluntario eskaini zen. Atzera bota zuten azalpen honekin: «Nire andre ona, zoaz etxera eta eseri geldi».[8] Horrekin konforme ez, eta Scottish Women's Hospitals sortzea erabaki zuen, funtsak biltzeko elkarte feministen laguntzarekin eta emakumeek gatazka belikoan laguntzeko moduak zituztela esanez. Elkarteak laguntza eskaini zien beste herrialde aliatu batzuei eta hauek onartu egin zuten laguntza. Orduan, emakumeek osatutako ospitaleak muntatu zituen Europako gudu-fronteetan, zauritutako soldaduen tratamenduan laguntzeko. Horren helburua zen gizarteari erakustea emakumeek bazituztela trebetasunak garai hartako gizarte-eraikuntzetan oinarrituta ukatzen zitzaizkien lanak egiteko.[1][7]
Inglis Frantzian, Errusian eta Serbian egon zen, non gerraren zati handi bat igaro zuen eta 1915ean epe labur batean gerrako preso izan zen.[4] Serbian bereziki gogoratzen da Tifus epidemikoaren tratamenduarekin laguntzeagatik, honek herrialdea astindu baitzuen gerran zehar eta biztanleriaren %16ren heriotza eragin baitzuen.[14] Serbiarrek "Eskoziako Ama Serbiarra" deitzen zioten, eta berak maitekiro "nere serbiar maiteak" esaten zien. 1916an, Serbiak Arrano Zuriaren Ordena eman zion.
Inglisen osasunak okerrera egin zuen 1917an minbizi baten ondorioz. Hala ere, unitatea zuzentzen jarraitu zuen, baina ezin zuen kirurgiarik egin.[6] Unitateak bere lanak amaitu ondoren, Erresuma Batura itzuli zen eta Newcastle upon Tyne-ra iritsi eta egun batzuetara hil zen. Haren gorpuzkiak Edinburgora eraman zituzten, eta San Giles katedralean beilatu,[4] eta azaroaren 29an egin zen hiletan errege britainiarrak eta serbiarrak parte hartu zuten. Kaleak jendez beteta zeuden bere hilkutxa Edinburgotik barrena Dean hilerrira eraman zutenean lurperatzeko.[15]
Scottish Women 's Hospital elkarteak zerbitzuak ematen jarraitu zuen gerra amaitu arte, eta 1.500 emakume eta hogei gizon izan zituen bere zerbitzura hamazazpi ospitaletan.[1][6] 1925ean Elsie Inglis Memorial Hospital sortu zen, eta 1992ra arte amatasun-zentro izan zen.[7]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inglisen oroimenez, Mladenovac-en (Serbia) oroimenezko iturri bat altxatu zuten, herrialdearen alde egindako lana gogoratuz.[16]
- 1898tik 1914ra bitartean gerra aurreko kirurgia markatzen zuen plaka bat jarri zuten Edinburgoko Walker Streeteko 8. zenbakian.[17]
- Haren erretratu bat dago 1921ean Londresko Hampstead Garden Suburb-eko St Jude-on-the-Hill elizan emakume heroikoen horma-irudian.[18]
- 1922an bere oroimenerako taula handi bat (Pilkington Jacksonek zizelkatua) St Giles katedralaren iparraldeko korridorean altxatu zuten, Edinburgon.[19]
- Bere oroigarri fisiko nagusia Elsie Inglis Memorial Amatasun Ospitalearen eraikina izan zen 1925ean, 1988ra arte martxan egon zena. Gaur egun, zati bat zaharren egoitza da, beste zati bat etxebizitza pribatua da, eta zati batzuk eraitsi dira; jada ez da ospitale gisa ezagutzen. Bere itxieran protesta publikoak izan ziren amatasun unitate berri bati ere Inglisen izena jarri behar zitzaiolako, oraindik gertatu ez dena (2020).[20]
- Elsie Inglisi egindako plaka txiki bat dago, Holyrood Parkeko sarreran, hego-mendebaldeko izkinan.[21]
- Inglis Clydesdale Bank-ek 2009an jaulkitako billete sorta berri batean gogoratu zuten; bere irudia £ 50 billeteen ale berrian agertu zen.[22]
- 2015eko martxoan, Belgradeko Britainiar Egoitzari 'Elsie Inglis House' izena jarri zioten herrialdean egindako lana aitortzeko.[23]
- 2020an adierazi zen Serbiako lehen zainketa aringarrien ospitaleak Elsie Inglisen izena izango zuela ere.[24]
- 2017ko azaroan, Elsie Inglis eta Eskoziako Emakumeen Ospitaleetan egindako zerbitzuaren ondorioz hildako 15 emakumeren oroigarrizko plaka ezarri zen Edinburgoko Liburutegi Nagusian.[25]
- Inglisen izena eta argazkia (eta beste sufragioaren aldeko 58 emakumeenak ) 2018an inauguratutako Millicent Fawcett-en estatuaren zokaloan daude Parliament Squaren, Londresen.[26][27][28]
- York Minster-eko Women's Roll of Honor plakak Inglisen izena ere jasotzen du.[29]
- 2015eko abenduan, Serbiako Britainia Handiko enbaxada Serbia Post-ekin lankidetzan jarri zen "Lehen Mundu Gerrako britainiar heroiak Serbian" ospatzeko sei zigiluko sorta bat abiarazteko. Elsie Inglis Flora Sandes kapitaina, Evelina Haverfield, Elizabeth Ross doktorea, Katherine MacPhail doktorea eta Isabel Emslie Hutton doktorearekin batera sartu zen.[30][31]
- 1916ko apirilean, Inglis Arrano Zuriaren Ordena (Lehen mailakoa) saria jaso zuen lehen emakumea izan zen.[32] Aurretik Sava Santuaren Ordena (III. mailakoa) eman zioten.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) «Elsie Inglis: who refused to ‘go home and sit still’» Mercat Tours Ltd, Edinburgh, Scotland (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Scrapbook [relating to the Scottish Women's Hospital. ] 1917-1919 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ a b (Ingelesez) «“Serbian White Eagle – Scotswoman as the First Woman Recipient” Aberdeen Journal 15 April 1916 Dr Elsie Inglis» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «The New Biographical Dictionary of Scottish Women 9781474436298» dokumen.pub (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2018-09-04). «Una doctora en el frente, Elsie Inglis (1864-1917)» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ a b c d «Elsie Inglis | Royal College of Physicians of Edinburgh» web.archive.org 2018-06-14 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ a b c d e f Inglis, Lucy. "Elsie Inglis, the suffragette physician". The Lancet. 384 (9955): 1664–1665. ISBN 0140-6736..
- ↑ a b (Ingelesez) «Elsie Inglis» The University of Edinburgh 2016-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Jennings, Rebecca. (2007-11-15). A Lesbian History of Britain: Love and Sex Between Women Since 1500. Bloomsbury Academic ISBN 978-1-84645-007-5. (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ «Lost Edinburgh: Elsie Inglis Memorial Hospital». The Scotsman..
- ↑ Lovejoy, Esther Pohl. (1957). Women doctors of the world. New York, Macmillan (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ "Edinburgh NUWSS". Women's Franchise. 11 February 1909. p. 393..
- ↑ (Ingelesez) «Greatest Scot? The many talents of Dr Elsie Inglis» The National 2020-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Elsie Inglis to be commemorated for war achievements. 2017-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ «"Dr Elsie Inglis and the legacy she left behind"» www.thenational.scot (The National.) (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) NamWadmin. (2015-10-09). «British Women on the Serbian Front in the First World War» National Army Museum, London (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ "Edinburgh to name street after medical pioneer Elsie Inglis". Edinburg Evening News. 17 August 2016.
- ↑ «Campaign from on high at St Jude’s» www.churchtimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ «Memorials in St Giles’ – St GILES' CATHEDRAL» web.archive.org 2021-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) «Scottish doctor found first human coronavirus case in 1960s» The National 2020-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Holme, Chris. (2014-02-06). «The legacy of Elsie Inglis – Edinburgh’s shame» The History Company (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ The Scotsman: "Bank proves Elsie Inglis was woman of (£50) note".. .
- ↑ "Serbia honours life of war doctor Elsie Inglis". Edinburgh Evening News. 17 March 2015..
- ↑ (Ingelesez) «Scottish doctor found first human coronavirus case in 1960s» The National 2020-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ Pringle, Fiona. "Memorial of Elsie Inglis set for Central Library". Edinburgh Evening News..
- ↑ (Ingelesez) «Historic statue of suffragist leader Millicent Fawcett unveiled in Parliament Square» GOV.UK (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Topping, Alexandra. (2018-04-24). «First statue of a woman in Parliament Square unveiled» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Saul, Heather. (2018-04-24). «Millicent Fawcett statue unveiling: the women and men whose names will be on the plinth» inews.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ «Story: York Minster - Five Sisters Window and the Women's Roll of Honour. | Lives of the First World War» livesofthefirstworldwar.iwm.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) «British WW1 Heroines commemorated on official Serbian Stamps» GOV.UK (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ "Serbia celebrates British heroines of the First World War". British Library: European studies blog..
- ↑ Medals and papers of Dr Elsie Inglis. Royal College of Surgeons of Edinburgh Library & Archive, 2009.