Elur-pilota gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Snowball fight at Dupont Circle fountain, Washington DC (6 February 2010).jpg

Elur-pilota gerra elur-pilotak jaurtiz beste norbait jotzean datzan jolasa da. Jolas hau brilearen antzekoa da, baina ez da antolatua izaten. Batez ere neguan jolasten da, elur nahikoa dagoen lekuetan elur-pilotak egin ahal izateko.

Kode etikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrentzako jolasa izanik, eta helburu bakarra ondo pasatzea izanda, minik ez eragitea da oinarrietako bat. Horregatik aurpegira zuzenean jaurtitzea ez dago ondo ikusia.

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elur-pilota gerra lehiaketak Japonian egin izan dira azken hamarkadatan, Yukigassen izenarekin[1]. Helburua beste taldearen bandera eskuratzea da, norberarena babesten den bitartean. Hiru minutuko zatietan banatzen da jolasa eta, batez beste, 540 elur bola behar dira jolasteko. Beste taldearen bandera eskuratzen duen taldeak irabazten du edo, kronometro bidez baldin bada, jokalari gehien ukitu dituen taldeak[2]. Norvegian ere antzeko lehiaketa bat egiten da Vardø herrian[3].

Elur-pilota gerra ezagun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1863ko urtarrilaren 29an Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan zehar Ipar Virginiako Rappahannock Valleyn militarren arteko elur jaurtiketarik handiena eman zen. Texaseko ehunka gizonek Arkansaseko kanpamentuko kideen aurkako gerra hasi zuten, eta laster bilakatu zen 9.000 soldadu batu zituen guda batean[4][5].

Samuel H. Sprottek idatzitako Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren memorietan adierazi zuen 1864aren hasieran Tennesseeko Armadak ere horrelako gerra batean parte hartu zuela. Strahlen Brigadak Breckenridgeren Dibisioaren erasoa jaso zuen, baina laster bost edo sei mila soldaduk hartu zuten parte.

Lovainan eman zen munduko elur-pilota gerrarik handiena, 2009ko urriaren 14an. 5.768 parte-hartzaile zeudela ziurtatu zen, eta errekorra ezarri zuten[6].

2009ko abenduaren 9an Wisconsin-Madison Unibertsitateko 4.000 ikasle inguruk elur-pilota gerra bat abiarazi zuten Bascom Hilln. Hainbat zauritu eragin zituen, batez ere hautsitako sudurrak, eta bandalismoa ere eman zen, batez ere bazkariko elementuen lapurreta. Hainbat aste lehenago erabaki zuten gerra hori egitea, eta laguntza handikoa izan zen klaseak suspenditu izana elurte handia zela eta[7].

2010eko otsailaren 6an Washington D.C.ko Duponto Circlen 2.000 pertsona batu ziren izandako bisutsaren ostean. Facebook eta Twitter bidez elkartzekotan geratu ziren, eta gerra sei polizia autok begiztatu zuten. Zauritu batzuk ere egon ziren. Urte bereko urtarrilaren 22an 5.387 pertsona bildu ziren Taebaeken, Hego Korean, Lovainak ezarritako errekorra gainditu nahian.

2013ko urtarrilaren 12an 5.834 pertsona bildu ziren Seattlen, Washington, munduko errekorra hautsiz. Hala ere, errekor hau berriro hautsi zuten 2016ko urtarrilaren 31n Saskatoonen, Kanada, 8.200 pertsona bilduz elur-pilota gerra erraldoia egiteko.

Artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errereferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez)  «Infos de dernière minute et opinions sur | Le Huffington Post» Le Huffington Post . Noiz kontsultatua: 2018-02-28 .
  2. (Frantsesez)  Média, Québecor Edmonton - Un championnat de bataille de boule de neige arrive au pays . Noiz kontsultatua: 2018-02-28 .
  3.   «Wikiwix's cache» archive.wikiwix.com . Noiz kontsultatua: 2018-02-28 .
  4.   «History of the Fourth Texas Infantry» 4thtexascob.com . Noiz kontsultatua: 2018-02-28 .
  5. (Ingelesez)  «Deep Freeze Fight» www.historynet.com . Noiz kontsultatua: 2018-02-28 .
  6. (Ingelesez)  «Campus Insight - K.U.Leuven» www.kuleuven.be . Noiz kontsultatua: 2018-02-28 .
  7. (Ingelesez)  «Snowball Fight UW-Madison» CNN iReport . Noiz kontsultatua: 2018-02-28 .