Edukira joan

Emakumezkoen Euskal Herriko Aizkora Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumezkoen Euskal Herriko aizkora txapelketa
Kirola aizkora proba
Sorrera 2018
Eremua  Euskal Herria
Tokia aldakorra
Lana 2 36 ontzako
2 45 ontzako
kanaerdiko bat
Garaipen gehien Nerea Sorondo (3)
Nerea Arruti (3)
Txapelduna Nerea Arruti (2024)

Emakumezkoen Euskal Herriko aizkora txapelketa Euskal Herriko emakume aizkolarien artean jokatzen den txapelketa nagusia da.

2018an hasi zen jokatzen txapelketa. Lehenengo bi ekitaldietan hiru aizkolari izan ziren lehian. 2020ko ekitaldia ez zen jokatu COVID-19 pandemiak eragindako murrizketen erruz. 2021ean berrekin zitzaion txapelketari eta indar handia hartu zuen, izan ere sei aizkolari aritu baitziren lehian. Hiru ekitaldeitan Nerea Sorondo aizkolari beratarra izan zen txapelduna. 2022an zortzi izan ziren partehartzaileak eta Nerea Arruti nagusitu zen Nerea Sorondoren aurretik.

Beti ere, 2021ean emakumeen beste txapelketa bat jokatzen hasi zen, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia, Euskal Herriko Aizkolaritza Elkarteak antolaturik.[1]

Urtea Eguna Lekua Lana Txapelduna Bigarrena
2018[2] Uztailaren 1a Usurbil 2 36 ontzako, 2 45 ontzako eta kanaerdiko bat Nerea Sorondo (20’03”) Maika Ariztegi (24’24”)
2019[3] Ekainaren 30a Mungia 2 36 ontzako, 2 45 ontzako eta kanaerdiko bat Nerea Sorondo (17’03”) Irati Astondoa (17’39”)
2020 ez zen jokatu
2021[4] Urriaren 24a Mungia 2 36 ontzako, 2 45 ontzako eta kanaerdiko bat Nerea Sorondo (15'41'') Laiene Pikabea (19'24'')
2022[5] Azaroaren 6a Mungia 2 36 ontzako, 2 45 ontzako eta kanaerdiko bat Nerea Arruti (16'29'') Nerea Sorondo (18'10'')
2023[6] Azaroaren 15a Elgoibar 2 36 ontzako, 2 45 ontzako eta 2 kanaerdiko Nerea Arruti (17'59'') Nerea Sorondo (21'54'')
2024[7] Urriaren 20a Elgoibar 2 36 ontzako, 2 45 ontzako eta 2 kanaerdiko Nerea Arruti (17'33'') Nerea Sorondo (21'05'')
Aizkolaria Garaipenak Urteak
Nerea Sorondo 3 2018, 2019, 2021
Nerea Arruti 3 2022, 2023, 2024

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala azaroaren 21ean izango da Bilbao Arenan. Naiz, 2021eko urriak 27, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  2. Nerea Sorondo beratarrak irabazi du emakumeen Euskadiko I. Aizkora txapelketa. Ttipi-Ttapa, 2018ko uztailak 2, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
  3. Bigarrenez emakumezkoen Euskal Herriko aizkora txapelketa irabazi du Nerea Sorondo beratarrak. Ttipi-Ttapa, 2019ko uztailak 1, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
  4. Nerea Sorondo beratarrak irabazi du Euskal Herriko aizkora txapelketa. Ttipi-Ttapa, 2021eko urriak 25, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  5. (Gaztelaniaz) N.G. (2022-11-06). «Nerea Arruti se proclama campeona de Euskadi» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-15). «Nerea Arrutik ez du parekorik izan Euskadiko Aizkora Txapelketako finalean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
  7. (Gaztelaniaz) N.G. (2024-10-20). «Nerea Arruti logra su tercera txapela de campeona de Euskal Herria» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]