Emmanuel Intxauspe
Emmanuel Intxauspe | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1889 - 1890 Elizbarrutia: Baionako elizbarrutia
1878 - 1889 Elizbarrutia: Baionako elizbarrutia
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Altzai-Altzabeheti-Zunharreta eta Atharratze-Sorholüze, 1815eko azaroaren 12a | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Heriotza | Onizegaine eta Aloze-Ziboze-Onizegaine, 1902ko irailaren 25a (86 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Baionako apaiztegia | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa euskara | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
![]() |
Emmanuel Intxauspe (Zunharreta, Zuberoa, 1815eko azaroaren 12a - Onizegaine, Zuberoa, 1902ko irailaren 25a) euskal idazle eta itzultzailea izan zen. Baionan egin zituen eliza ikasketak.
Jincoac giçonareki eguin patoak otoitz liburua eman zuen argitara 36 urte zituela. 1856. urtean zubererara itzuli zuen San Mateoren ebanjelioa, Bonaparte printzeak hala eskaturik. 1857an Iturriagaren solasaldiak zubereraz eman zituen. Hurrengo urtean itzuli zuen Apokalipsia. 1858. urtean eman zuen argitara Le Verbe Basque bere obra nagusia, eta 1864an prestatu zuen Axularren Gero obraren argitalpen berri bat, atalen ordena aldatuz (haren ustez, Axularrek egingo zukeen erara, eta esaera gordinak kenduz).
Intxausperenak dira, halaber, Le Peuple Basque (1892-1893) Euskal Herriari buruzko lana, Maria Birjinaren hilabetia (1894) eta Kantika Saintiak (1897) erlijiozko lanak.
« | Gaiherdi da. Errege Karloman Auritz-berrin dago bere armadareki; zelü ülhünian ezta ageri, ez argizagi, ez izarrik; hürrünian sügar handi batzük argitzen die mendiartetan; Frantzesak khantatzen ari dira herrian; Altabizkarreko üngürünetan entzüten dira otsoen izigarriko orroak, eta holatan Üskaldünek zorrozten dütie beren eztenak eta aizkorak Ibañetako harri eta harbochietan.
Khechü eta erreus, Karlomanek eztezake loik har. Ohe saihetsian bereter batek irakurten dü amoriozko khuntü bat; hürrünchiago Arrolan gaitzak argitzen dü bere Dürandal ezpata famatia, eta Türpin archebisko hona ari dá Jinkoaren Ama saintiari othoitzen. |
» |
Emmanuel Intxauspe |
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Esan bezala, Emmanuel Intxauspe 1815eko azaroaren 12an Zunharretan jaio zen, Harismendia etxean. Familiak Zunharreta utzi eta Onizegainera joan zen bizitzera. Intxauspek Baionan ikasketak egin eta 1840. urtean Lacroix apezpikuak ordenaturik apeztu zen.
1842an Baionako ospitale zibileko kapilau izendatu zuten, beranduago Euskal Erakustokia izango zena. 22 urte egon eta Vatikano Kontzilioan teologo aholkulari egon zen 1878. urtera arte. Lau urte beranduago, 1882ko azaroaren 10ean bikario nagusi izendatu zuten. Botere zibilak eragindako arazoei aurre egin behar izan zien, 1889ko legebiltzarreko hauteskundeen ondorioz zenbait erretore tokiz aldatu baitzituzten[1]. Izan ere, Baionako Karmeldarren Komentuko buru eta Paue eta Betharram ataleko presidente izan zen[2]. 1890. urtean Onizegainen etxe bat eraiki eta hamabi urtez bizi izan zen bertan, azken arnasa eman zuen arte, 1902ko irailaren 25ean hil baitzen, 86 urte zituela. Gaur egun, bere etxea izan zenaren ondoan bere hilarria dago, bertan ehortzi zuten eta[1].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat lan idatzi zituen Intxauspek, erlijioarekin eta euskararekin zerikusia dutenak batik bat. Hona hemen esanguretsuenetariko batzuk[1]:
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Danteren comediaren lehen zatia (1890).
- Jesus-Kristen Ebanjelio Saintia sen Mathiuren arauera (1856), zubererara itzulia Bonaparte printzeak eskatua.
- Jesü-Kristen Imitacionia (1883). Tomas Kempiskoaren liburu ospetsuaren bigarren itzulpena zubereraz, lehenengoa Martin Maisterrena izanik.
Kantuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kantika saintiak zuberoaco euskaraz (1897). 142 kantikek osatzen dute obra hau eta otoitzak zein bezperak aurki daitezke.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jinkouac guiçonareki eguin patoac, edo eguiazco religionia (1851) otoitz-liburua, 36 urterekin idatzi zuena.
Gramatika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le verbe basque (1858), oso lan esanguratsua.
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le peuple Basque: sa langue, son origine, ses traditions, ses caractères anthropologiques (1892). Obra honetan euskara “mintzaje güzietako ederrena” dela aipatzen du.
- Axularren Gero bere aldetik berrargitaratu zuen (1864). Liburuari antolamendu berri bat eman zion banaketari buruzko irizpiderik eman gabe[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c Casaneve-Harigile, Junes. (2003). «Manuel Intxausperen mendeurrena» Euskera ikerketa aldizkaria: 549-553..
- ↑ «Inchauspe, Emmanuel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
- ↑ Muñoa, Patxi Salaberri. (1998-10-01). «Gero liburuaren koherentziaz eta egituraketaz» Lapurdum (3): 241–271. doi: . ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |