Emmerich Kálmán
Emmerich Kálmán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kopstein Imre |
Jaiotza | Siófok (en) , 1882ko urriaren 24a |
Herrialdea | Hungaria Austria Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Paris, 1953ko urriaren 30a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Vera Kálmán (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Franz Liszt Musika Akademia |
Hizkuntzak | hungariera |
Irakaslea(k) | Hans von Koessler (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria eta soinu banda konpositorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opereta |
|
Emerich Kálmán (hungarieraz: Kálmán Imre; Siófok, 1882ko urriaren 24a - Paris, 1953ko urriaren 30a) hungariar opereta musikagile bat izan zen.
Hungarian jaio zen familia judu batean. Pianista izan nahi zuen, baina artritisak eragotzi zion eta konposatzen hasi zen. Budapesteko Musikaren Errege Akademia Nazionalan ikasi zuen eta Béla Bartók eta Zoltán Kodályren ikasle izan zen. Operetak konposatuz lortu zuen arrakasta, eta Budapestetik Vienara aldatu zen. Franz Lehárrekin batera, Vienako Zilarrezko Aroko konpositore nagusia izan zen. Hungariako folk musikak, Vienako estiloak eta jazz musikak eragin handia izan zuten.
Jatorri judua izan arren, Adolf Hitlerren musikari gogokoenetako bat izan zen. Ario ohorezko izateko eskaintza jaso zuen, baina uko egin zion eta Parisera eta gero Kaliforniara joan zen. 1949an Vienara eta 1951n Parisera itzuli zen.
Operetak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tatárjárás (Mo goliarren inbasioa) – Budapest, 1908
- Ein Herbstmanöver – Viena, 1909 (Tatárjárásen alemanezko bertsioa)
- The Gay Hussars – Knickerbocker Theatre, New York, 1909 (Tatárjárásen bertsio amerikarra)
- Autumn Manoeuvres – Londres, 1912 (Tatárjárásen ingelesezko bertsioa)
- Az obsitos (Beteranoa) – Budapest, 1910
- Der gute Kamerad – Viena, 1911 (Az Obsitosen alemanezko bertsioa)
- Gold gab ich für Eisen – Viena, 1914 (Der gute Kameraden bertsioa)
- Her Soldier Boy – New York, 1916/17
- Soldier Boy – Londres, 1918
- Der Zigeunerprimas (Ijitoen taldeko burua) – Viena, 1912
- Sari – New York, 1914
- The Blue House – Londres, 1912
- Der kleine König (Errege txikia) – Viena, 1912
- Zsuzsi kisasszony – Budapest, 1915
- Miss Springtime – New Amsterdam Theatre, New York, 1916
- Die Faschingsfee – Viena, 1917 (Zsuzsi kisasszonyren alemanezkobertsioa)
- Die Csárdásfürstin – Viena, 1915
- The Riviera Girl – New Amsterdam Theatre, New York, 1917
- The Gipsy Princess – Londres, 1921
- Das Hollandweibchen – Viena, 1920
- A Little Dutch Girl – Londres, 1920
- La Holandesita – Espainia, 1921
- The Dutch Girl – AEB, 1925
- Die Bajadere – Viena, 1921
- The Yankee Princess – Knickerbocker Theatre, New York, 1922
- Gräfin Mariza – Viena, 1924
- Countess Maritza – Shubert Theatre, New York, 1926/27
- Maritza – London, 1938
- Die Zirkusprinzessin – Viena, 1926
- The Circus Princess – Winter Garden Theatre, New York, 1927
- Golden Dawn – New York, 1927/28
- Die Herzogin von Chicago – Viena, 1928
- The Duchess of Chicago – AEB, 1929
- Das Veilchen vom Montmartre – Viena, 1930
- Paris in Spring – AEB, 1930
- A Kiss in Spring – Londres, 1932
- Der Teufelsreiter (Az ördöglovas – The Devil Rider) – Viena, 1932
- Kaiserin Josephine – Zurich, 1936
- Miss Underground – 1942
- Marinka – Winter Garden Theatre, New York, 1945
- Arizona Lady – Berna, 1954