Edukira joan

Eneritz Artetxe Eizagirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eneritz Artetxe Eizagirre

Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 1990 (35/36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta irakaslea

Eneritz Artetxe Eizagirre (Azkoitia, Gipuzkoa, 1990) euskal bertsolaria eta irakaslea da.

Hamar urterekin hasi zen bertso eskolan, eta ondoren Erniarraitz Bertsozale Elkarteko irakasle lanetan ere aritu da. 2015eko eta 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu du eta azken honetan finalerako sailkatu zen.[1]

2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantatu zuen, Ilumben jokatu zena. Bere esanetan, ez zuen espero azkenera iristea baina bide guzti honetan asko disfrutatu omen du bai saioetan kantari eta baita prestakuntzan ere.[2] Final honetan berarekin kantatu zutenak: Alaia Martin, txapeldun berria, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo eta Andoni Rekondo.[3]

Euskal Filologian lizentziatua da eta gaur egun euskarako irakaslea da hezkuntza arautuan. Horretaz gain, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea da.[1]

  • Aizpurutxoko Bertso Sariketa: irabazlea 2012 [4]
  • Aztiri saria: irabazlea 2013 [5]
  • Osinalde saria: bigarrena 2015 [6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Eneritz Artetxe Eizagirre - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-12-17).
  2. ↑ «Arreta jarri nahi dut kideak entzuten eta elkarrizketak sortzen» Berria 2024-12-13 (kontsulta data: 2024-12-17).
  3. ↑ «Urteetako lanak emandako txapela» Berria 2024-12-14 (kontsulta data: 2024-12-17).
  4. ↑ «Eneritz Artetxe azkoitiarra nagusitu da Aizpurutxoko Bertso Sariketa» Goierriko Hitza 2012-03-06.
  5. ↑ «Aztiri Saria 14.2013» bdb.bertsozale.eus.
  6. ↑ «Osinalden bigarren egitea bide honetan jarraitzeko bultzada da» guka.eus 2015-04-14.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]