Edukira joan

Enriqueta Morales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enriqueta Morales
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnriqueta Ramona Morales Bermúdez
JaiotzaPanama Hiria1891ko martxoaren 29a
Herrialdea Panama
HeriotzaPanama Hiria1986ko azaroaren 10a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakerizaina, medical administrator (en) Itzuli eta politikaria
Enplegatzailea(k)Red Cross Society of Panama (en) Itzuli
Izengoitia(k)Enriqueta Morales Bermúdez

Enriqueta Morales Bermúdez (Panama Hiria, 1891ko martxoaren 29a - Ibidem, 1986ko azaroaren 10a) Panamako hezitzaile eta erizaina izan zen.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enriqueta Bermúdez eta Eusebio A. Morales politikariaren eta ekonomialariaren alaba izan zen. Panamako Colon probintziako Colongo San Bizente Ahizpen Eskolan ikasi zuen eta gerora Ukros Ahizpen Eskolan ikasi zuen Panama Hirian. Europan ikasteko Panamako gobernuak beka eman zien lehen emakume gazteen taldean sartu zen. Belgikan finkatu zen eta bere bigarren mailako ikasketak Wavre-Notre-Dame herriko Santa Ursula Institutuan egin zituen. Ondoren, Haur Hezkuntzako Maistra izateko prestakuntza jaso zuen, baita erizaintzan eta Gurutze Gorriko elkarteen antolaketan espezializatuz. Bere familia pentsamendu liberal batean hezia izateaz gain, Europan zegoela, ideal feminista bat sortzen hasi zen Enriqueta.

Ikasketak Europan amaitu zituenean, Estatu Batuetara joan zen bizitzera, aita herrialde hartan enbaxadore izan zenean. Panamara itzuli zenean, "Renovación" talde feministaren sorreran parte hartu zuen, eta zuzendaritza-batzordeko kide izan zen. Geroago, 1930eko hamarkadara arte, Alderdi Nazional Feministako militantea izan zen, eta, era berean, hainbat aldiz zuzendaritza-batzordeko kidea izan zen.[4][5] Lehen Kongresu Feministan delegatuz izan zen 1923an, eta 1926 urtean Emakumeen Kongresu Interamerikarrean Panamako Gurutze Gorriaren ordezkaria izan zen.

Enriquetak gizarte-agenda anitza izan ohi zuen; Irakasleen Eskola Normalari erantsitako haur eskola zuzendu zuen bi urtez. Ondoren, hiru hamarkadetan Panamako Gurutze Gorriko buru izan zen, hasieran idazkari gisa eta gero Matilde de Obarrio de Mallet erretiratu ondoren gainbegiratzaile gisa. Buruzagi gisa, aurreikuspen eta hobekuntza sozialeko planak garatu zituen.

Berak gainbegiratuta, hainbat proiektu gauzatu zituen: eskoletan jangelak sortzea, jaio aurreko herri-klinika sortzea, jaio osteko lehen klinika sortzea, doako farmazia bat sortzea eta Amelia Lyons de Alfarorekin batera Panamaren lehen sehaska-etxea eta Gurutze Gorriaren haurtzaroko eskola sortzea. Horrez gain, tuberkulosidunentzako klinika eta kontsultategia, haurren asiloa eta "solemnitate-pobreentzat" babes-programak sortu ziren, eta Palo Secoko lepra-gaixoez arduratu ziren.

Gerora, Santo Tomas Ospitaleko erizainen zuzendaria izan zen. Arnulfo Ariasekin batera aritu zen ospitaleko zuzendari mediko gisa, eta haren aurka egin zuen, erizainen jazarpena saihesteko. 1940an Panamako Gurutze Gorritik erretiratu zen, baina 1941ean Estatu Batuetan egon zen, Bigarren Mundu Gerran erizain gisa lanean; eta 1944an Panamara itzuli egin zen, Ekintza Katolikoko Damen Federazioko presidente hautatu zutelako.

1945 urtean, emakumezkoen sufragioarekin lehen hauteskundeak egin zirenean, Emakumezkoen Liga Patriotikoko kide nabarmena izan zen.[6] 1947an, Panamako gobernuak izendatu zuen Gizarte Aurreikuspen, Lan eta Osasun Publikoko Ministerioaren idazkari bezala; 1950ean, Arnulfo Arias lehendakari izatera iritsi zenean, bizitza publikotik erretiratu egin zen, dimisioa emanez. Pio XII.a aita santuak kondekoratu egin zuen Pro Ecclesia et Pontifice dominarekin.

Azken urteak familiarekin eta Elena Morales ahizpa gaztearen zaintzekin igaro zituen.

Sariak eta aintzatesenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Enriqueta Morales» studylib.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  2. Txantiloi:Es-PA «La Cruz Roja Panameña a través del lente de Carlos Endara» www.laestrella.com.pa (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  3. ISSN https://launiversidad.up.ac.pa/node/2650..
  4. Eugenia Rodríguez Sáenz. Un siglo de luchas femeninas en América Latina. Comisión Editorial de la Universidad de Costa Rica. Pág. 75. ISBN 9977-67-707-7
  5. Feministas, transgresoras y luchadoras Txantiloi:Wayback. La Prensa. 1 de septiembre de 2013
  6. Eugenia Rodríguez Sáenz. Un siglo de luchas femeninas en América Latina. Comisión Editorial de la Universidad de Costa Rica. Pág. 75. ISBN 9977-67-707-7

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]