Epikteto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Epikteto

Bizitza
JaiotzaHierapolis, 50
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaNikopolis, 138 (87/88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Gaius Musonius Rufus (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta idazlea
MugimenduaEstoizismoa

Musicbrainz: 15d1db1e-abf4-4d89-a5c3-36e42434880c Discogs: 3922397 Edit the value on Wikidata

Epikteto, (latinez: Epictetus; antzinako grezieraz: Ἐπίκτητος, Epíktētos ; c.55-135) filosofo estoiko nabarmena izan zen. Frigiako Hierapolisen[1] esklabo jaioa, Erroman bizi izan zen. Bertan, estoikoen doktrina hartu eta askatasuna lortu ondoren, Greziako Nikopolis hirira erbesteratu behar izan zuen. Bertan, eskola estoiko bat sortu eta zuzendu zuen, hil zen arte. Filosofia bizimodu bat dela irizten zuen eta horrela, bere irakaspen gehienek bizitzan nola jokatu behar den erakusten dute. Historian zehar, eta baita gaur egun ere, garrantzi handiko pentsalaria izan da etika arloan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epikteto grezierazko epiktetos (euskaraz, erosi berria) hitzetik datorrelarik, bere benetako izena ez da ezagutzen. Neronen liberto eta idazkaria zen Epafroditoren esklabo izan zen gaztetan eta horrela Musonio Rufo filosofo estoikoaren irakaspenak jaso zituen. Hanketan ezindua zela jakina da [2]. Askatasuna lortu eta filosofia irakasten hasi zen Erroman bertan. 93-94 urtetan kanporatua izan zen Domizianoren aginduz, aurrena Erromatik eta geroago Italiatik ere. Epiroko Nikopolis hirira erbesteratu eta bertan filosofia eskola bat sortu zuen. Arriano Nikomediakoa edo Flabio Arriano bere ikasle izan zen eta berari zor zaizkio Epiktetori buruz lehenengo iturri moduan ezagutzen diren idaki bakarrak: Hitzaldiak eta Enkhiridion edo Eskuliburua izeneko lanak. Bere eskolak pizgarriak ziren eta Hadriano enperadorea bera etorri omen zen Epikteto ezagutu eta bere irakaspenak jasotzera. Apaltasun handiz bizi izan zen, ondasun materialik gabe. Zaharretan, abandonaturiko haur bat hartu eta hezi zuen, emakume baten laguntzaz.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dira Epiktetori zor zaizkio lanak: Hitzaldiak (grezieraz idatzia jatorrian: Διατριβαί edo Diatribai) eta Eskuliburua (grezieraz idatzia jatorrian, Εγχειρίδιον edo Enkhiridion). c. 108. urtean Epiktetoren ikasle izan zen Flavio Arriano da bi lan hauen idatzizko egilea, Epiktetok emandako lezioetan oinarritzen baitira biak. Lehenengo idatziriko Diatribai delakoak luze eta zabal azaltzen du Epiktetoren pentsaera, baina maisuaren eta ikasleen eztabaida moduan, Epiktetoren eta estoikoen pentsaera sistematikoki azaldu gabe. Enkhiridion, berriz, Diatribai edo Hitzaldiak liburu sortaren hautaketa bat da. Arrianoren beraren hitzetan, liburuetan Epiktetoren ikasbideak literalki azaltzen badira ere, batzuen iritzietan, Arrianoren beraren lana nabarmena da, literatura estilo landua ikusirik. Bi liburuek egitura berdina dute: irrikiaren diziplinaz aritzen dira lehendabizi, jokaeraren diziplinarekin jarraitu eta zentzutasunaren diziplinarekin bukatzen dute. [3]

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egun, Hierapolis Turkiako Pamukkalen dago kokatua.
  2. Epafroditok hanka puskatu ziola aipatu bada ere, ziurrenik txikitatik zuen ezintasuna zen.
  3. Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía. "Epikteto" izeneko sarrera. 637-638. orrialdea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Epikteto Aldatu lotura Wikidatan