Eraztun
Eraztuna, uztai bat da, gehiago edo gutxiago apaindua egon daitekeena, eskuko hatzen apaingarri gisa erabiltzen dena. Eraztun osoa hiru zatiz osatuta dago
- uztaia
- txatoia gutxi gora-behera, laua den zatia
- harribitxia (txatoiaren gainean jarria), sarri, hori imitatzen saiatzen diren beira edo esmalteekin ordeztua dena, edo grabatu huts batekin, dokumentuak egiaztatzeko zigilu bezala balio zuena.
Harribitxia, taila edo erliebeekin apaindua egoten ohi da, eta, existitzen ez denean, txatoiak, orokorrean, hizki edo irudi grabatuak daramatza. Txatoia edo harribitxia nabarmentzen duten irudien formagatik, eraztunaren jatorria ezagutu daiteke.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraztuna, eskuko apaingarri gisa, pertsona guztietan, Antzinako Egiptoko inperiotik erabiltzen da, bertako hilobietan eginiko aurkikuntzek diotenez. Dirudienez kaldearrek eta asiriarrek ez zuten ezagutzen, baina bai persiar, feniziar, greziar, etruriar eta erromatar eta gainontzeko mendebaldeko herriek, eta aurkitu da, baita ere, baina oso modu sinplean, metalen lehen aroaren historiako hilobietan. Eraztunak egiteko erabili ohi den materiala, urrea, zilarra, brontzea eta burdina izan dira, baina baita bolia, anbarra eta beira ere. Batzuetan, hain preziatuak ez diren materialekin eginikoak, urrezko lamina batekin estalita daude.
Baina ez da ahaztu behar; Erdi Aroan eraztunak eta urregintzako beste objektu batzuk, greziar eta erromatar zibilizazioko harribitxiekin apaintzea oso ohikoa izan zela, eta objektu horietan, eraztunaren forma eta eraman dezakeen apaindura, bere jatorria aurkitzeko datu garrantzitsuak izango dira. Lehen mendeetako kristauek egin zituzten eraztunetan, eta katakonbatan hauetako ale asko aurkitu dira, bere jatorria, bere ikur kristau eta dituzten inskripzioagatik ezagutzen da. Beranduago, elizak hartu zituen prelatuen erabilerarako.
Eraztunak, ez ziren beti eskuaren apaingarri bezala erabili, baizik eta, sarri, soilik zigilua jartzeko, eta beste batzuetan, lepoetan zintzilikatzeko edo txanpon bezala erabiltzeko probestu ziren, baita objektu sinboliko bezala, dotoretasuna edo sineskerien adierazgarri bezala ere. Gainera, herri guztietan ez da uniforme eta librea izan pertsonak eraztunekin apaintzearen ohitura, zeren eta, tribu indigenek oinetako hatzetan ere eraman dituzten bitartean, herri zibilizatuek, soilik eskuineko eskuan edo bi eskuetan jartzen zituzten, hatz guztietan zein erdikoan edo soilik eraztun hatzean. Erromatarren artean, klase nobleko pertsonek bakarrik erabiltzen zuten, Septimio Severok II. mendearen amaieran, armadari eta, ondoren, Alexandro Severok, erromatar hiritar guztiei eman zien arte.
Eraztun motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrantzalearen eraztuna: Aita santuaren bulda eta brebeek eramaten duten zigilua.
- Konpromiso eraztuna: Gizonak bere neskalagunari, ezkontza konpromisoa hartzen dutenean ematen diona da.
- Apezpikuaren eraztuna: Apezpikuek, bere botere izpiritualaren eta Elizarekin hartzen duten aliantzaren prenda bezala jasotzen dutena.
- Ezkon eraztuna: Aliantza bezala ezagunagoa, bikoteko bi pertsonek, ezkontza amaieran elkarri ematen diotena da.
- Errege eraztuna: Erdi Aroko erregeek hatzean eramaten zutena eta zigilu bezala erabiltzen zutena.
- Eraztun laua: Ezkontzako eraztun laua.
Eraztuna, literatura eta musikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alemaniar elezaharren artean, Nibelungoen eraztuna izeneko elezaharra dago, ondoren, Richard Wagner konposatzaile eta musikari alemaniarrak, lau operako sail bat idazteko erabili zuena, Tetralogia izeneko opera saila.
- Elezahar berbera oinarri bezala hartuta, J.R.R. Tolkien jatorri hegoafrikarreko idazle ingelesak, Eraztunen jauna izeneko bere trilogia ospetsua idatzi zuen, non Sauronek Patuaren Mendian sorturiko eraztunak, bere jabearen borondatea ezeztatzen zuen.