Ernest Labrousse

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ernest Labrousse
Bizitza
Jaiotza Barbezieux-Saint-Hilaire1895eko martxoaren 16a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1988ko ekainaren 16a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea historialaria eta militante politikoa
Enplegatzailea(k) L'Humanité
Jasotako sariak
Kidetza Human Rights League
Sinesmenak
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista
Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa
Unified Socialist Party

Camille-Ernest Labrousse (1895eko martxoaren 16a - 1988ko maiatzaren 24a), historia ekonomiko eta sozialean espezializatutako historialari bat izan zen.

Labroussek, hiru planotan zentraturiko eredu historiko bat ezarri zuen: ekonomikoa, soziala eta kulturala. Beranduago kliometria deitu ohi izan den historia kuantitatiboaren abiarazlea izan zen, metodo estatistikoak erabiliz. Eragin handia izan zuen historialari belaunaldi oso batean. Fernand Braudelek, Labroussengatik izan ez balitz "historialariek, prezio eta soldaten azterketetan, lan egin duten moduan sekula lan egingo ez zutela" esan zuen.

Labrousse, ez zen, zehazki esateko, Annalen Eskolako kide izan, berarentzako, aurrekontzeptu marxisten gehiegizko eragina zuena, baina giza historia berri bat sortzeko bere ahaleginean lagundu zuen. 1948an Iraultzak nola hasten diren gaiari buruzko hitzaldi ospetsu bat zuzendu zuen, bereziki 1789, 1830 eta 1848ko frantziarrak, bere metodologia hiru planotan aplikatuz: politikoa, soziala eta ekonomikoa.