Ernesto Ladrón de Guevara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ernesto Ladrón de Guevara
Bizitza
Jaiotza Durruma1950eko abenduaren  30a (68 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza Ermuko Foroa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Unidad Alavesa
PSE-EE

Ernesto Ladrón de Guevara López de Arbina (Durruma, Donemiliaga, Araba, 1950eko abenduaren 30a) politikaria da. Desagertutako Unidad Alavesako alderdikidea izan zen, eta talde harekin hala Eusko Legebiltzarrean nola Arabako Batzar Nagusietan (2003-2007) jardun zuen. Aurretik PSEn ibilitakoa da, eta Ermuko Foroan sorreratik ibili da kide moduan, eta 2005ean elkartearen idazkari bihurtu zen.

Filosofian eta Hezkuntzako Zientzietako lizentzia eskuratu zuen eta Maisutzako diploma, Pedagogia Terapeutikoan espezializatua. Educación y Nacionalismo izeneko liburua argitaratu zuen, besteak beste.

2006ko azaroan saiatu zen Euskadin Innovación Democrática izeneko alderdia sustatzen, José María Montotok Madrilen sortutakoa.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]