Ernst Kaltenbrunner
Itxura
Ernst Kaltenbrunner (Ried im Innkreis, Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Austria, 1903ko urriaren 4a - Nurenberg, Alemania, 1946ko urriaren 16a) austriar abokatu eta politikaria, Bigarren Mundu Gerran Alemania Naziko goi-mailako ofiziala izan zen. Alderdi Nazionalsozialistan sarturik, 1938an Austriako SSetako taldeburu izendatu zuten. 1943an, txekiar abertzaleek Reinhard Heydrich hil ostean, haren lekua hartu zuen RSHAren zuzendaritzan[1]. Nurenbergeko epaiketetan hiltzera kondenaturik, urkatu egin zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Ernst Kaltenbrunner Biografiasyvidas.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Kaltenbrunner |