Ernst Stadler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernst Stadler

Bizitza
JaiotzaColmar1883ko abuztuaren 11
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaYpres1914ko urriaren 30a (31 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, literatura-kritikaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, literaturan aditua eta man of letters (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Musicbrainz: c385c039-f566-4356-a95d-68199b62e734 Find a Grave: 10667100 Edit the value on Wikidata

Ernst Stadler (Colmar, Alsazia-Lorrena, Alemaniar Inperioa, gaur egun Frantzia, 1883ko abuztuaren 11 — Zandvoorde, Yprestik hurbil, Belgika, 1914ko urriaren 30a) alemaniar poeta espresionista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko ikasketak Estrasburgon egin zituen. 1906an Oxfordeko Magdalen Collegen ikasi ahal izateko dirulaguntza jaso zuen. Lehenbiziko olerkietan Stefan George eta Charles Péguyren eragina izan zuen, baina 1911tik aurrera beste estilo bat garatu zuen. 1914an argitaratu zuen Der Aufbruch liburua lehen Espresionismoko lanik garrantzitsuenetako bat da. Liburu honetako poemak bizi-pozaren ospakizunak dira, Walt Whitmanenak bezalako lerro luzeak erabiliz idatziak. Stadler Zandvoordeko guduan (Belgika) hil zen, Lehen Mundu Gerraren hasieran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Stadler Aldatu lotura Wikidatan