Errauts-kutxatilen zelaietako kultura
Errauts-kutxatilen zelaietako kultura Europa erdialdeko Brontze Aroko indoeuropar kultura garrantzitsua izan zen, bere errauste nekropoliengatik eta K.a. XIII. mendean izan zuten hedapen handiagatik bereizten zena.
Alpeen iparraldean bizi ziren herri indoeuropar mendebaldarrek K.a. XV. mendetik kultura bakarra zuten, Tumuluen kultura deritzona. K.a. XIII. mendean errausketaren eta errekin horiek zeramikazko ontzi itxietan (eta ez kutxetan) jartzeko ohitura bereizgarria hedatu zen. Gertaera kultural honekin bat eginez, herri hauek, hauen artean zeltak, iliriarrak eta italikoak daudelarik, azkar hedatzen hasten dira, Balkanak eta Europa mendebaldeko zati txikiak konkistatuz. Inperio hitita ere suntsitu zuten, burdinaren metalurgiaren sekretua bereganatuz. Beranduago, K.a. XII. mendean, euren kanpainak itsasoz jarraitu zituzten, Egipto erasoz eta Filistea (geroago Palestina) kolonizatuz. Hipotesi batek dioenez, jada greziartutako erteuropar hauek, K.a. XI. mendean Grezia inbaditu eta mizenastar zibilizazioa suntsitu zuen doriar espedizio misteriotsuaren jatorria izango lirateke.
Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Defentsa natural edo artifizialak izaten ohi dituzte, batzuetan biak batera.
Kultura honen barruan, lakuetako herriak ere agertzen dira: uretan sartutako harbilen gainean eraikitako etxeez osatutako herriak.
Etxeak nagusiki egurrez eta buztinez eraikiak dira, laukiluze edo trapezoide formarekin. Bi isurkitako teilatuak zituzten kasu askotan.
Lurperaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kultura honen ehorzketa ohiturak garrantzitsuak dira, horien arabera sailkatu eta identifikatzen baita batez ere. Ohikoena errausketa da. Beste aldaera batzuk ere badaude:
- Ontzia eta hatua[oh 1] lurrean egineko zulo batean uzten da.
- Kutxarik gabe, zuzenean zuloan
- Harrizko zirkuluz estalitako kutxak...
- Hobia inguratzen duten tumulu lauak
- Hobi handiak
Hil hatuan zeramika eta metalak egoten ohi dira. Batzuetan, nekropoliak erritu barrutiz inguratuak daude, ohi lubakiak, lauki edo zirkulu formako oinplanoa dutenak.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Harrizko errotak, brontzezko zeioak eta igitaiak ugariak dira. Aletegiak ere badaude. Ofizioak ugariak dira, baita artisautza espezializazioak ere. Merkataritzari dagokionez, harreman komertzialak bizitzen dira. Garraiobideak hobetzen dira, gurdiaren erabilerarekin eta zaldiarekin tiroko animali bezala. Gatzaren merkataritza abiatzen da eta beiraren ekoizpena hasten da. Zeramikak eta urregintzak gorakada dute, gune metalurgikoak ere ugarituz.
Banaketa geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iparraldeko Errauts-kutxatilen zelaietako kultura (Alemania eta Herbehereetako iparraldea)
- Erdialdeko Errauts-kutxatilen zelaietako kultura (Alemania, Herbehereak, Frantziako ekialdea, Luxenburgo, Suitza, Liechtenstein eta Austria)
Aurrekoa Tumuluen kultura |
Brontze Aroa Erdialdeko Europan Errauts-kutxatilen zelaietako kultura K.a. 1300-K.a. 750 |
Ondorengoa Hallstatt kultura Villanova Kultura |
Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Gorpuzkiaren ondoan uzten ziren objektuen multzoa; hildakoan bizi zen bitartean erabili zituenak, edo espresuki hilobirako eskuratutakoak.