Edukira joan

Kutxatila-zelaien kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaKutxatila-zelaien kultura
Motakultura arkeologiko
Honen parteBrontze Aroa eta Burdin Aroa
Eponimoakutxatila-zelai
HasieraK.a. 1200
AmaieraK.a. 800
Hedapen mapa
Aurrekoa(k)Tumuluen kultura, Vatya culture (en) Itzuli, Terramare cultura (en) Itzuli, Apennine culture (en) Itzuli, Noua culture (en) Itzuli, Ottomány culture (en) Itzuli eta Encrusted Pottery culture (en) Itzuli
Ondorengoa(k)Hallstatt kultura, Proto-Villanovan culture (en) Itzuli, Golasecca culture (en) Itzuli, Iron Age Iberia (en) Itzuli, Zimeriar eta Lusaziako kultura

Kutxatila-zelaien kultura[1] (K.a. 1250-750[2] edo K.a. 1200-800)[3] Europa erdialdeko eta mendebaldeko Azken Brontze Aroko indoeuropar kultura (edo lotura duten kultura multzo bat)[3] garrantzitsua izan zen, bere errauste nekropoliengatik eta K.a. XIII. mendean izan zuten hedapen handiagatik bereizten zena.

Bere ezaugarri nagusia gorpuen errausketa eta errauts horiek kutxatiletan ehorzteko ohitura da, hau da, sutan hildakoen hondakinak errausten zituzten murriztu arte, eta ondoren, hondakinak (hezur erreak eta errautsak) zeramikazko hilobi-kutxa batean sartzen zuten. Hobi txiki batean lurperatzen zuten kutxa, gainazalean inolako seinalerik gabe, beste batzuekin batera, eta nekropoli handiak eratzen zituen batzuetan. Erritu berri horren jatorria Europako ekialdean dago, eta estepa pontikoan, eta hortik, mendebalderantz hedatu ziren Brontze Ertainean, Tumuluen kulturarekin erlazionatuta, Atlantikoko kostaldera iritsi eta Britainiar Uharteetan eraginez, baita Iberiar Penintsulako ipar-ekialdera arte, ekialdeko Pirinioetan haien sarrera identifikatu baita.

Kutxatila-zelaien kulturan, eskualdeen araberako taldeak bereizten dira, hala nola Iberiar Penintsulako ipar-ekialdean garatu dena, Alemania ekialdea eta Polonia Mendebaldean hedatutako Lausaziako taldea, Renano-Suitzar taldea, Eslovakia ekialdeko Gavako taldea, Austrohungariar edo Velatice taldea, Austrobabariar edo Alpe iparraldekoa, Silesia eta Bohemiako taldea (Knoviz taldea), Alemania erdialdeko taldea (Rin erdialdea) eta Frantziako taldeak. Azken horien artean, ezagunena, Frantzia hegoaldean garatu zen Languedoc-Roselloko taldea da. Kultura honen bilakaera kronologikorako hainbat proposamen ere badaude[2].

Kutxatila-zelaiak eta zeltak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erratus ontzien eremuak agertzeak trantsizio garrantzitsua adierazten du hileta-errituetan; izan ere, aurreko garaien egiten ziren ehorzketz nagusiekin alderatuta, sarritan tumulu biribilen azpian, oraingoan errausketak nagusitzen da. Erdialdeko eta ekialdeko Europako kutxatila-eremuen tradizioa Hallstatt kulturaren sekuentziarekin parekatu ohi da, Paul Reineckek XX. mendearen hasieran definitu zuen bezala, eta bost fasetan banatu ohi da. Fase horietako bakoitza zeramika eta metal ezko objektu moten arabera bereizten da. K.a. II. milurtekoaren amaieran, ontzi-zelaien tradizioa Italian, Europako ipar-mendebaldean eta, mendebalderantz, Pirinioetaraino hedatu zen. Garai hartan, muinoen gailurretako asentamendu gotortuak eta brontze ijeztuaren metalurgia ere asko hedatu ziren Europan barrena, eta, ondorioz, aditu batzuek aldaketa horiek zelten hedapenarekin identifikatu zituzten. Lotura horiek jada ez dira onartzen.[3] beste batuek, ordea, zelta hizkuntzen hedapena, kutxatila-zelaien kulturarekin esutiko lotzen dute ikerketa genetikoetan fokua jarrita.[4]

Sorrera eta hedapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpeen iparraldean bizi ziren herri indoeuropar mendebaldarrek K.a. XV. mendetik kultura bakarra zuten, Tumuluen kultura deritzona. K.a. XIII. mendean, hildakoak erretzea eta errekin horiek zeramikazko ontzi itxietan jartzeko ohitura bereizgarria hedatu zen. Gertaera kultural horrekin bat eginez, herri horiek, tartean aitzin-zeltak, iliriarrak eta italikoak daudelarik, azkar hedatzen hasi ziren, Balkanak eta Europa mendebaldeko zati txikiak konkistatuz.

Hizkuntza-talde indoeuropar horien artean, 2025eko ikerketa batek oinarri eman dio hipotesiari, datu genetikoak eta arkeologikoak batuz, zelten zabalkundeari dagoela lotua kultura hau; Europa erdi-ekialdetik mendebalderanzko migrazio bat egin zutelarik, beren hizkuntza multzoa zabalduz.[5]

Inperio hitita ere suntsitu zuten, burdinaren metalurgiaren sekretua bereganatuz eta Anatoliatik kanpo zabalduz. Beranduago, K.a. XII. mendean, euren kanpainak itsasoz jarraitu zituzten, Egipto erasoz eta Filistea (geroago Palestina) kolonizatuz. Hipotesi batek dioenez, jada greziartutako Europa Erdialdean zuten herri horiek, K.a. XI. mendean Grezia inbaditu eta mizenastar zibilizazioa suntsitu zuen doriar espedizio misteriotsuaren jatorria izango lirateke.

Herri baten berreraikitze proposamena

Defentsa natural edo artifizialak izan ohi zituzten, batzuetan biak batera.

Kultura honen barruan, lakuetako herriak ere agertzen dira: uretan sartutako harbilen gainean eraikitako etxeez osatutako herriak. Palafitoak esaten zaie herri mota horiei.

Etxeak nagusiki egurrez eta buztinez eraikiak dira, laukizuzen edo trapezoide formarekin. Bi isurkitako teilatuak zituzten kasu askotan.

Kultura honen ehorzketa ohiturak garrantzitsuak dira, horien arabera sailkatu eta identifikatzen baita batez ere. Ohikoena errausketa da. Beste aldaera batzuk ere badaude:

  • Ontzia eta hatua[oh 1] lurrean egineko zulo batean uzten da.
  • Kutxarik gabe, zuzenean zuloan
  • Harrizko zirkuluz estalitako kutxak...
  • Hobia inguratzen duten tumulu lauak
  • Hobi handiak

Hil hatuan zeramika eta metalak egoten ohi dira. Batzuetan, nekropoliak erritu barrutiz inguratuak daude, ohi lubakiak, lauki edo zirkulu formako oinplanoa dutenak.

Harrizko errotak, brontzezko zeioak eta igitaiak ugariak dira. Aletegiak ere badaude. Ofizioak ugariak dira, baita artisautza espezializazioak ere. Merkataritzari dagokionez, harreman komertzialak bizitzen dira. Garraiobideak hobetzen dira, gurdiaren erabilerarekin eta zaldiarekin tiroko animali bezala. Gatzaren merkataritza abiatzen da eta beiraren ekoizpena hasten da. Zeramikak eta urregintzak gorakada dute, gune metalurgikoak ere ugarituz.

Banaketa geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Tumuluen kultura
Brontze Aroa Erdialdeko Europan
Errauts-kutxatilen zelaietako kultura

K.a. 1300-K.a. 750
Ondorengoa
Hallstatt kultura
Villanova Kultura
  1. Gorpuzkiaren ondoan uzten ziren objektuen multzoa; hildakoan bizi zen bitartean erabili zituenak, edo espresuki hilobirako eskuratutakoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arkeologia hiztegia. Eusko Jaurlaritza, 234 or..
  2. 1 2 «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Cultura de los Campos de Urnas» tesauros.mecd.es (kontsulta data: 2024-02-21).
  3. 1 2 3 «Urnfield period» Oxford Reference.
  4. (Ingelesez) Carvajal, Guillermo. (2025-03-04). «Genetic Evidence Reveals the Enigma of the Origin and Expansion of Celtic Languages in Europe» LBV Magazine English Edition (kontsulta data: 2026-02-09).
  5. https://doi.org/10.1101/2025.02.28.640770

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]