Edukira joan

Tumuluen kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Molzbacheko aztarnategiko emakume baten berreraikitzea.
Molzbacheko aztarnategiko emakume baten berreraikitzea.

Tumuluen kultura Rhin ibaitik Karpatoetaraino eta Alpeetatik Itsaso Baltikoraino K.a. 1600 eta K.a. 1200 bitartean kultura arkeologiko nagusia izan zen, Unetice kultura ordezkatu zuena. Azken Brontze aroko kutxa-zelaien kulturak ordezkatu zuen.

Tumuluen kulturaren ezaugarri nagusia, izenak erakusten duen bezala, ehorzketak (bai banakakoak bai taldekakoak) tumuluen (edo kurganen) azpian egitea da. Tumuluen kultura, batez ere, gerra-gizartea izan zen, eta buruzagi berriekin ekialderantz hedatu zen, Panoniako ordokira (Tisa ibaira arte), eta iparralderantz, Poloniako eta Europako Unetice kultura zuten lurraldeetarantz . kokaleku sakabanatuak egitura gotortuetan zentralizatu ziren.

Tumuluen kultura berez garatu zen, maila handiko immigrazioak eragiten duen anabasarik gabe. Hego-ekialdeko hartu-eman ekonomikoa areagotu zen. Brontzearen erabilpena zabaldu zen, harrizko moldeetan egindako seriezko ekoizpenekin.


Aurrekoa
Unetice kultura
Brontze Aroa Erdialdeko Europan
Ttumuluen kultura

K.a. XVII. mendea-K.a. XIII. mendea
Ondorengoa
Kutxa Zelaien Kultura

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.