Errepublika Arabiarren Federazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Errepublika Arabiarren Federazioa
اتحاد الجمهوريات العربية
Ittiḥād al-Jumhūrīyāt al-‘Arabīyah
1972 – 1977
Errepublika federala

Errepublika Arabiarren Federazioko bandera

Errepublika Arabiarren Federazioko armarria

Federation of Arab Republics (orthographic projection).svg
1972ko mapa
Geografia
Hiriburua Tripoli (Libia)
Kairo (Egipto)
Damasko (Siria)
Ekonomia
Dirua Libiar dinar
Egiptoar libera
Siriar libera
Kultura
Hizkuntza(k) Arabiera
Historia
Garai historikoa Gerra Hotza
Aurrekoak
Flag of Syria.svgEgipto
Flag of Iraq (1963–1991); Flag of Syria (1963–1972).svgSiria
Flag of Libya (1969–1972).svgLibiako Arabiar Errepublika
Ondorengoak
EgiptoFlag of Egypt (1972-1984).svg
SiriaFlag of Syria (1972-1980).svg
Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista HandiaFlag of Libya (1977–2011).svg

Errepublika Arabiarren Federazioa (arabieraz: اتحاد الجمهوريات العربية‎ Ittiḥād al-Jumhūrīyāt al-‘Arabīyah) 1972. urtean Egipto, Libia eta Siriako estatuek osatu zuten federazioa izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969. urtean, hiru estatu horiek eta Sudango errepublikak arabiar guztien batasunerako hitzarmen bat izenpetu zuten Tripolin, eta Errepublika Arabiarren Federazioa izan zen lehen urratsa. Erreferendum bana egin zuten Egipton, Libian eta Sirian eta haren ondorioz onartu zuten federazioa (1971ko iraila).

Anuar as Sadat egiptoarra izan zen hasierako lehendakaria eta gobernu eta legebiltzar federalak osatu ziren. 1973ko irailean, estatu bakar bat osatzea erabaki zuten Egiptok eta Libiak, baina arabiarren eta israeldarren arteko laugarren gerraren ondoren (1973ko abendua) harremanak hoztu ziren.

Sei urte geroago Egiptok eta Israelek izenpetu zuten hitzarmenaren ondoren (Camp Davideko hitzarmenak, 1979), Libiaren eta Egiptoren arteko harremanak erabat eten ziren eta ahalegin hutsean geratu zen arabiar guztien arteko federaziorako asmoa.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]