Erromako Errepublika (1849)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromako Errepublika
1849 – 1849
Errepublika

Erromako Errepublika (1849) bandera

Erromako Errepublika (1849) armarria

Papal States 1849 map-es.svg
Geografia
Hiriburua Erroma
Kultura
Hizkuntza(k) italiera
Historia
Aurrekoa
Flag of the Papal States (1825-1870).svgAita Santuen Lurraldea
Ondorengoa
Aita Santuen LurraldeaFlag of the Papal States (1825-1870).svg

Erromatar Errepublika (italieraz: Repubblica Romana) 1849an Aita Santuen Lurraldean ezarri zen errepublika efimeroa izan zen, Pio IX.a aita santuak ihes egin ondoren, erromatar liberalen aktibitate matxinatuaren ondorioz. Carlo Armellini, Giuseppe Mazzini eta Aurelio Saffik konposatutako triunbiratu batek gobernatu zuen.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiar penintsula, garai hartan estatu ugaritan banatua, 1848ko Herrien Udaberriaren ibilbideko asaldura orokor batek zeharkatzen zuen. Estatu guztiak konstituzio bat ematera behartuak izan ziren, Milan eta Venezia, Lombardiar-Veneziar erresumako hiri nagusiak Austriar Inperioaren aurka matxinatu ziren bitartean. Sardiniako Erresumak laguntza eman zien, Italiaren Lehen Independentzia Gerra eragin zuena, Toscanako Dukerri Handia, Aita Santuen Lurraldeak eta Bi Sizilietako Erresuma elkartu zituena. Azken hauek, berehala erreformei uko egin zieten, euren elementurik liberalenak zalantzan jarriz. Zalantzan jartze honek, sardiniarren desabantailan zegoen gerra austro-sardiniarrak jarraitzen zuenean, bira iraultzale batera eraman zuen Erroma. Pellegrino Rossi lehen ministroa eraila izan zen, aita santuak Gaetara ihes egin zuen Fernando II.a Siziliakoaren babespean eta Erromatar Errepublika ezarri zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromako Errepublika izan zen munduan lehena heriotza zigorra kendu zuena bere konstituziotik[1]. Hala ere, errepublika berri honek bost hilabete baino ez zuen iraun, 1849ko otsailaren 9tik 1849ko uztailaren 4ra arte, eta Frantziako Asanblea Nazionalak onartutako espedizio frantziar baten ondoren amaitu zen, garai hartan Frantziako Bigarren Errepublikako presidente zen Napoleon III.aren laguntzarekin. Gertaera hau, Frantzian, Erromako Espedizioa izenarekin ezagutzen da. Erromatar Errepublikak, alde guztietatik hesituta, espainiarren, napolitarren eta Austriaren aurka egin behar izan zuen, sardiniarren aurka lortutako garaipenak indartuta, Erromatar Errepublika inbaditu zuena. Hilabete iraun zuten borroka gogorren ondoren, Frantziak Aita Santuaren eskubideak berrezarri zituen.

Frantziaren anbiguotasuna errepublika batek beste errepublika baten aurka egindako biltzarrak onartu zuelako izan zen, biak Herrien Udaberriko mugimendu liberal eta demokratan murgilduta zeudelako eta ezkerreko kide batzuek espedizioaren alde bozkatu zutelako austriar esku-hartze baten aurka errepublika arreba bat defendatzeko asmoz. Eskuinak, berriz, ordenaren alde bozkatu zuen Erromatar Errepublika ezabatzeko. Operazioa Alexis de Tocqueville Kanpo Arazoetako ministroak lagundu zuen, Aita Santuaren aldi baterako boterearen aurkakoa.

Errepublikak, jada ikuspegi nazionala zuten Risorgimento italiarraren bi mitoak anplifikatu zituen: Giuseppe Mazzini eta Giuseppe Garibaldi[2], Errepublikako pertsonaia nagusiak, lehena maila politikoan eta bigarrena arlo militarrean. Nazioarteko dimentsioa eman zien, bereziki, George Sand eta Victor Hugo bezalako intelektual frantsesen aurrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Costituzione della Repubblica Romana 1° luglio 1849 - Wikisource» it.wikisource.org Noiz kontsultatua: 2020-11-08.
  2. Scirocco, Alfonso.. (2007). Garibaldi : battaglie, amori, ideali di un cittadino del mondo. (1. ed. nella "Economica Laterza.". argitaraldia) Laterza ISBN 978-88-420-8408-2. PMC 266132319. Noiz kontsultatua: 2020-11-08.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]