Errotazismo (nahasmendua)
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Errotazismo (nahasmendua) | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | speech sound disorder (en) ![]() |
Identifikatzaileak |
- Artikulu hau hizketako nahasmenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errotazismo».
Errotazismoa[1] dislalia selektibo mota bat da (zenbait soinu zuzen ahoskatzeko ezintasuna), hots kontsonante errotikoak (adibidez, ɾ edo r) ahoskatzean. Dardarkari hobikariak erabiltzen dituzten hizkuntzetako (arabiera, bulgariera, finlandiera, hungariera, indonesiera, italiera, poloniera, errumaniera, errusiera, gaztelania, suediera edo euskara) hiztunen artean ohikoagoa da.
Ohikoa da hitz egiten ikasten ari diren 5 urtetik beherako haurrengan. Kasu gehienetan, eguneroko praktikak nahasmendua gainditzen lagun dezake; beste batzuetan, ordea, akatsa ez da desagertzen eta iraunkorra izan daiteke; beraz, garrantzitsua da hizkuntzaren espezialistari kontsulta egitea. Fonoaudiologoaren esku-hartzea haurraren balorazioan azkar egin behar da, tratamendu egokia egin ahal izateko.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2014]