Eskolar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskolar
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaScombriformes
FamiliaGempylidae
GeneroaRuvettus
Espeziea Ruvettus pretiosus
Cocco, 1833[1]

Eskolarra, Ruvettus pretiosus, gempylidae familiako eta Ruvettus generoko arraina da ur epeleko itsaso eta ozeano guztietan bizi dena[2]

Arrainez, moluskuz eta txipiroiez elikatzen den ehiztari bentonikoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienez ere 300 cm eta 63,5 kg pisu har ditzake. Kolore marroi ilunekoa da, baina bular- eta pelbis-hegatsek mutur beltza dute. Bigarren bizkar-hegatsaren eta uzki-hegatsaren ertzak zuriak dira ale gazteetan. Kanpoko azala oso latza da, hezur eta arantzadun tuberkuluekin tartekatutako ezkatekin. 15 hezur eta 15-18 erradio ditu bizkar-hegatsean, eta hezur bat eta 15-18 erradio uzkian. 32 orno ditu[3][4].

Kontsumoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolarra bere kide den eskolar beltza bezala Asian eta Europako hainbat estatutan jaten da, Espainia barne; askotan gordinik sushi edo sashimi moduan[5]

Eskolarra kontsumitzeak urdail-hesteetako nahasmendua eragin dezake zenbait pertsonen artean.

Esan bezala estatuan sal daiteke baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira[6]

  • Paketatuta edo ontziratuta merkaturatzea
  • Behar bezala etiketatu behar da, kontsumitzaileari informazioa emateko, batetik, prestatzeko edo egosteko modurik egokienaren inguruan eta, bestetik, urdail-hesteetako nahasmendua eragiten duten substantzien presentziarekin lotutako arriskuaren inguruan.

Kontsumitzeko hainbat gomendio daude, besteak beste:

  • Ahalik eta gantza gehiena kendu behar da. Gomendatzen da azala eta ikusten den gantza kentzea.
  • Ez da gordinik jan behar.
  • Kopuru txikia jan behar da, kontsumitzen den lehenengo aldian.
  • Urdail-hesteetako sintomak atzemanez gero, ez da berriro kontsumitu behar.
  • Talde kaltebereetako pertsonek (umeak, adinekoak, haurdunak, eta aurretik urdail-hesteetako patologiak dituzten pertsonak) ebitatu behar dute eskolarra jatea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Ruvettus pretiosus», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
  2. «Species Ruvettus pretiosus - Hierarchy - The Taxonomicon» taxonomicon.taxonomy.nl (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  3. «Ruvettus pretiosus, Oilfish : fisheries, gamefish» www.fishbase.se (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  4. «Marine Species Identification Portal : Genus Ruvettus» species-identification.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  5. «“Eskolar” eta “Eskolar beltza” arrainak kontsumitzeko gomendioak - AECOSAN 2014» ELIKA Pesca 2014-07-31 (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  6. (Gaztelaniaz) «Aesan - Agencia Española de Seguridad Alimentaria y Nutrición» www.aesan.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]