Espainiako VI. Eskualde Militarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako VI. Eskualde Militarra
Datuak
Motamilitary region of Spain (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Historia
Ordezkatzen duVI Organic Division (en) Itzuli
Burgosko Kapitaintza Orokorraren jauregia. Gaur egun armadaren beste dependentziak biltzen ditu.
Francok Juan Yagüe falangista Eskualde Militar horren burua izendatu zuen.

Espainiako VI. Eskualde Militarra (gaztelaniaz: VI Región Militar), baita ere Burgosko Kapitaintza Orokorra (gaztelaniaz: Capitanía General de Burgos) militarren ikuspuntutik estatua antolatuta daukaten eskualde bat da. Estatu osoan bederatzi eskualde dira. VI. Eskualde horrek Hego Euskal Herriko lurralde guztiekin batera Santander, Burgos eta Errioxa hartzen ditu. Eskualdearen burua Burgos hirian dago. Antolaketa horren arabera banatzen ditu haien errekurtsoak Espainiako Armadak.

Eskualde militarrak lurralde-defentsaren eredu historiko bati erantzuten dio; izan ere, 2002az geroztik, Espainiako indar armatuak unitate taktikoetan antolatu dira, esleitutako konpromisoetan eta misioetan oinarrituta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia Kapitaintza Orokorretan banatu zen 1705ean, Monarkia Hispanikoa osatzen zuten antzinako erresumetara egokitu zirenean. Hamahiru eskualde ziren: Andaluzia, Aragoi, Burgos, Kanariak, Gaztela Zaharra, Katalunia, Extremadura, Galizia, Granadako Kosta, Gipuzkoa, Mallorca, Nafarroa eta Valentzia.[1] Garai batean ere Soria eta Palentzia.

1898an, penintsulako lurraldea beste zazpi eskualde militarretan banatu zen, eta, aldi berean, Balear Uharteetako, Kanarietako, Ceutako eta Melillako Komandantzia Nagusiak eratu ziren. VI. Eskualde Militarra Burgosko Kapitaintza Nagusian sortu zen, Nafarroako Kapitaintza Orokorra eta Gipuzkoako Kapitaintza Orokorra gehituz; azken honek Hegoaldeko beste hiru euskal probintziak bateratzen zituen.

Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren, gobernu dekretu batek eskualde militarrak desegin eta Dibisio Organikoekin ordezkatu zituen.[2] 1936ko uztailean, Domingo Batet jenerala VI. Dibisio Organikoaren buru zen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, matxinatutako aldeko dekretu batek VI. Dibisio Organikoa desegin eta aurreko VI Eskualde Militarra berrezarri zuen,[3] José López-Pinto Berizo jeneralaren agindupean. Batet, bestetik, Francoren estatu kolpearekin ados ez eta, frankistek fusilatu zuten. VI. Eskualdeari VI. Armada Gorputza esleitzen zaio, bi dibisio zituena: 61.a (Burgos) eta 62.a (Iruñea).[4]

Eskualde militar honek bazuen halako goarnizio garrantzitsu bat, lurralde guztietan sakabanatuta. Hauen helbura defentsarako baino gehiago independentzia nahi zuen lurraldea kontrolatzeko zen, bereziki Hego Euskal Herria eta Pirinioak.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]