Estiria Beherea

Koordenatuak: 46°22′00″N 15°29′00″E / 46.366666666667°N 15.483333333333°E / 46.366666666667; 15.483333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Estiria Beherea
Datu orokorrak
Garaiera300 m
Motaeskualde geografiko eta eskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak46°22′00″N 15°29′00″E / 46.366666666667°N 15.483333333333°E / 46.366666666667; 15.483333333333
Honen parte daStyria (en) Itzuli

Estiria Beherea (eslovenieraz: Spodnja edo Štajerska, alemanez: Untersteiermark, latinezko Styria izenetik eratorriak biak) Estiriako dukerri zaharraren hegoaldeko herena da, eta Esloveniako ipar-ekialdeko eskualdea da. Antzinako dukerriaren iparraldeko beste bi herenak gaur egun Austrian daude eta Estiria izena normalean horko parte horri esan ohi zaio.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estiriako Dukerria 1918an zatitu zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren, Jugoslaviako Erresuman geratu zen.

Esloveniak independentzia lortu zuelarik 1991n, harrezkero estatu independente horren parte da.

Hala ere, Estiria Behereak ez du inolako estatus ofizialik administrazio-unitate gisa Eslovenian, nahiz eta ohikoa den probintzia termino informalarekin (eslovenieraz: pokrajinan) izendatzea.

Estiria Behereko hiriburua Maribor (alemanez: Marburg) da. Badira beste hiri batzuk ere, hala nola Celje, Velenje eta Ptuj. Eskualdea famatua da ardo zuriagatik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]