Eugène Guillevic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eugène Guillevic
Bizitza
Jaiotza Carnac1907ko abuztuaren  5a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1997ko martxoaren  19a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katoliko ez-elizkoia
SignatureGuillevic.jpg

Eugène Guillevic (Carnac, Morbihan, Bretainia, 1907ko abuztuaren 5a - Paris, Frantzia, 1997ko martxoaren 19a) bretainiar poeta izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surrealismoaren kontrako sutsua izan zen. 1942an argitaratu zuen lehenengo poema-bilduma, Terraqué (1942, Lurbira). Bere idazkera zehatza eta metafora ororen kontrakoa zen, etsipenaren hurbilekoa zenbaitetan, Bretainiaren oroitzapenez beteta sarritan: Exécutoire (1947, Betearazlea), Gagner (1949, Irabazi), Carnac (1961).

1943. urtean alderdi komunistako kide egin zen, eta orduz geroztik, bere ideia politikoak nabarmen agertu ziren bere lanetan: Trente et un sonnets (1954, Hogeita hamaika soneto), L'Âge mûr (1955, Adin heldua). Idazketa itxiagora itzulirik, japoniar haikuaren oso hurbilekoa askotan, hainbat bilduma argitaratu zituen: Sphère (1963, Esfera), Avec (1966), Euclidiennes (1967, Euklidearrak), Ville (1969, Hiria), Inclus (1973, Barne), Trouées (1982, Irekiguneak), Requis (1983, Beharrezko), Autrefois (1984, Behinola) eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène Guillevic Aldatu lotura Wikidatan