Euronext

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euronext
Euronext logo.svg
Datuak
Izen ofiziala
Euronext N.V.
Motanegozioa
Jarduera sektoreafinantza-zerbitzua
HerrialdeaHerbehereak, Portugal, Norvegia, Irlandako Errepublika, Frantzia, Belgika, Danimarka eta Italia
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak2.129 (2021eko abuztuaren 31)
Agintea
Zuzendari exekutiboaStéphane Boujnah (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formaNaamloze vennootschap (en) Itzuli
Zeren jabe
AEX index (en) Itzuli, AMX index (en) Itzuli, CAC Next 20 (en) Itzuli, CAC 40, CAC Small (en) Itzuli, PSI-20 (en) Itzuli, Next 150 (en) Itzuli eta Euronext 100 (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak884.300.000 € (2020)
Balore-burtsaOTC Markets Group (en) Itzuli
Historia
Sorrera2000ko irailaren 22a
Sortzailea
SorlekuaAmsterdam
webgune ofiziala
Twitter: euronext LinkedIn: euronext Youtube: UCmfelufVDbneC8hjuCmnvgg Edit the value on Wikidata

Euronext N. V., egoitza Amsterdamen duen Europa osoko burtsa bat da. 2000ko irailak 22an sortu zen, Parisko burtsa, Amsterdameko burtsa eta Bruselako burtsaren arteko fusio baten ondorioz eratutako burtsa bezala. Hiru hauei, ondoren, beste burtsa batzuk batu zitzaizkien. Belgika, Frantzia, Herbehereak, Portugal eta Erresuma Batuan du ordezkaritza.

Euronext, 2002an hazi zen, BVLPren sarrerarekin (Lisboa eta Portoko burtsa) eta LIFFErenarekin (London International Financial Futures and Options Exchange, Londresko Etorkizun eta Opzioen Nazioarteko Merkatua).

Euronext merkatua, akzio, bonu eta finantza deribatuen negoziaketen lehen merkatu bateratu europarra da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euronext Amsterdam merkatua, Merkatu Ofizialean eta Euro NMn banatzen da. Merkatu ofizialean, 225 herbeheretar konpainiek kotizatzen dute, baita atzerriko 140k eta 220 inbertsio instituziok ere. Euro NM merkatua, hazkuntza handiko enpresa berritzaileentzako da. 2007an, NYSE amerikarrarekin batera, munduko burtsa konpainiarik handiena sortu zuen: NYSE Euronext, egoitza New Yorken duena.

Europan, honako hauek osatzen dute:

  • Euronext Amsterdam (Amsterdameko burtsa)
  • Euronext Brussels (Bruselako burtsa)
  • Euronext Paris (Parisko burtsa)
  • Euronext Lisbon (Lisboa eta Portoko burtsa)
  • Euronext liffe (London International Financial Futures and Options Exchange)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Munduko Burtsak
Bovespa | Deutsche Börse | Euronext | HEX | LSE | Merval | MIB | NASDAQ | Nikkei | NYSE | SIBE