Euskal Klasikoen Antologia
Appearance
Euskal Klasikoen Antologia Egin egunkariak 1997an zehar plazaratu zuen diskoen bilduma da. Bilduma osoa hogeita lau disko zituen, XVI. mendetik musika garaikidera arte. Disko bakoitzak Jesus Mari Begoñak paratutako azalpenekin zetorren. Bilduma hau ziur asko Euskal Herrian euskal musika kultoa zabaltzeko ekimen garrantzitsuenarikoa izan da. Diskoak egunkariarekin batera saltzen ziren.
Diskoen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1. XVI. eta XVII. mendeak
- 2. XVIII. mendea (1)
- 3. XVIII. mendea (2)
- 4. Juan Crisostomo Arriaga (1)
- 5. Juan Crisostomo Arriaga (2)
- 6. Hilarion Eslava
- 7. Jose Maria Iparragirre
- 8. Felipe Gorriti
- 9. Pablo Sarasate (1)
- 10. Pablo Sarasate (2)
- 11. Vicente Goikoetxea
- 12. Jose Maria Usandizaga
- 13. Maurice Ravel (1)
- 14. Maurice Ravel (2)
- 15. Maurice Ravel (3)
- 16. Aita Donostia (1)
- 17. Aita Donostia (2)
- 18. Jesus Guridi (1)
- 19. Jesus Guridi (2)
- 20. Jesus Guridi (3)
- 21. Pablo Sorozabal (1)
- 22. Pablo Sorozabal (2)
- 23. Francisco Escudero eta Javier Bello-Portu
- 24. Musika garaikidea