Juan Crisostomo Arriaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Crisostomo Arriaga
Juan Crisostomo Arriaga
Datu pertsonalak
Jaio 1806ko urtarrilaren 27a
Bilbo (Bizkaia)
Hil 1826ko urtarrilaren 16a
Paris (Frantzia)
Lanbidea Musikagilea

Juan Crisostomo Jacobo Antonio Arriaga Baltzola (Bilbo, Bizkaia, 1806ko urtarrilaren 27a - Paris, Frantzia, 1826ko urtarrilaren 16a) bizkaitar musikagilea izan zen. Arriaga antzokiak haren omenez du izena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Crisostomo Arriaga 1806ko urtarrilaren 27an jaio zen Bilboko Goienkaleko 12.ean. Bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke. Berriatuan organo-jotzaile izandako bere aita Juan Simon Arriagak erakutsi zion hasiera batean musika.[1] Zer-nolako talentua zuen ikusirik, Faustino Sanzen (garaiko biolinista ospetsua) ikasle izatera iritsi zen, eta 11 urterekin konposatzen eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zen.

15 urte zituela Parisko École Royal de Musique et Declamation ikastetxean (Parisko kontserbatorioa) ikasten hasi zen biolina Pierre Baillotekin, harmonia François-Joseph Fétisekin eta kontrapuntua Luigi Cherubinirekin. Kontserbatorioan 4 urtez izan zen matrikulatuta, eta hango aktetan gordeta daude Juan Crisostomo Arriagaren notak eta haren lanari buruzko oharrak.[2]

20 urte betetzeko egun gutxi falta zirela, 1826ko urtarrilaren 16an hil zen Juan Crisostomo Arriaga, dirudienez biriketako gaitz batek jota. 1977. urtetik, Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko ateburuan haren heriotza gogorarazten duen oroigarri bat dago.

Juan Crisostomoren omenez, Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri zitzaion, eta monumentu bat altxatu zen. Bestalde, gaur egun hiri berdineko Casilda Iturrizar parkean eta Bilboko Arte Eder Museoaren alboan Francisco Durriok egindako Arriagaren monumentua dago.

Konposizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan sinfoniko-instrumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nada y Mucho, op.1 (1817)
  • Obertura Nonetto, op.2 (1818)
  • Patria, himno para Coro y Orquesta, op.3 (1819)
  • Cántabros nobles, himno para Coro y Orquesta, op.4 (1819)
  • Marcha militar, (1819)
  • Romanza para Pianoforte (1819)
  • Tema variado en Cuarteto, op.17 (1820)
  • Obertura para Orquesta en Re Mayor, op.20 (1821)
  • Variaciones sobre el Tema de "La Húngara" para Violín con Acompañamiento de Bajo ad libitum, op.22 (1821)
  • Variaciones sobre el Tema de "La Húngara" para Cuarteto de Cuerda, op.23 (1822)
  • Tres Estudios de Carácter, (1822)
  • Tres cuartetos (1823)
    • Cuarteto de Cuerda nº1 en Re menor
    • Cuarteto de Cuerda nº2 en La Mayor
    • Cuarteto de Cuerda nº3 en Mi bemol Mayor
  • Sinfonía en Re para Gran Orquesta (1824)

Lan erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • O Salutaris Ostia, motete (1823)
  • Stabat Mater, motete (1822)
  • Audi Benigne
  • Et Vitam Ventura Saeculi (galdua)
  • Misa a cuatro voces (galdua)
  • Salve Regina (galdua)

Lan ahots-dramatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esklabo zoriontsuak, opera (1820)
  • Edipo (1825)
  • Medea (1825)
  • Erminia (1825)
  • Ma tante aurore (All’Aurora) (1825)
  • Agar en el desierto (1825-1826)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Rosen, Barbara (1989-4-1), Arriaga, the Forgotten Genius: The Short Life of a Basque Composer, University of Nevada Press, 4–. orrialdea, ISBN 978-1-877802-01-0, https://books.google.com/books?id=lqg-SWeaMtQC&pg=PA11 .
  2.   Pérez de Arriaga, Joaquín (2004), Joaquín Pérez de Arriaga, ed., Juan Crisóstomo de Arriaga (1806-1826); Obra Completa para Cuarteto de Cuerda, Madril: Polifemo, ISBN 84-86547-74-1 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Crisostomo Arriaga Aldatu lotura Wikidatan