Euskal Pentatloi Saria
Euskal Pentatloi Saria | |
---|---|
Antolatzailea | Garikoitz Etxeberria (Euskal Pentatloi Taldea) |
Sorrera | 1982 |
Eremua | ![]() |
Tokia | Azpeitiko zezen plaza (aro berrian) Tolosako zezen plaza |
Lana | bost herri kirol: |
Errekorra | 27'20"08 (1990) |
Garaipen gehien | Joxe Mari Olasagasti (3) Xabier Zaldua (3) |
Txapelduna | Gizonezkoak: "Izeta VI.a" (2021) Emakumezkoak: "Zelai III.a" (2021) |

Euskal Pentatloi Saria herri kirol proba konbinatua da, bost ariketaz osatzen dena. 1980. hamarkadan hainbat edizio jokatu ondoren 2018an abiatu zen berriro txapelketa.
Txapelketa ofiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1980ko hamarkadan jokatu zituzten lehenbiziko bost pentatloi txapelketak. Aurreneko laurak lau urtez jarraian egin zituzten, 1982tik 1985era, eta 1990ean jokatu zuten hurrengoa. Arria II.ak irabazi zuen 1982koa, baina Joxe Mari Olasagasti da txapel gehien dituena: 1983an, 1984an eta 1990ean garaile izan zen Igeldokoa. 1985ekoa, berriz, Anjel Arrospidek irabazi zuen.[1]
Seigarren txapelketa 2018ko irailean egin zen, eta Xabier Zaldua izan zen irabazlea[2]. 2019ko txapelketan[3][4] eta 2020koan ere Xabier Zaldua izan zen irabazle[5]. 2021ean Zadua ez zen aurkeztu laugarren txapelketa jokatzera eta Izeta VI.a izan zen txapelduna, aro berriko marka berria ezarriz.
Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2018an seikotea osatzeko lanak izan baziren ere hurrengo ekitaldietan izen emate handia izan da eta aurrez sailkapen probak egin behar izan dira. Sailkapen proba horietan finalean egin beharreko lanen erdiak (gutxi gorabehera) egin behar ditu parte hartzaile bakoitzak.
Finala Azpeitiko zezen plazan jokatzen da gauez. Sei partaide izaten dituenez hiruko bi txandatan jokatzen da eta denboraren araberako sailkapena egiten da. 2020an euri zaparrada handiak zirela jokatu zen pentatloia.
2021eko finalean bi txapelketa jokatu ziren: gizonezkoena eta emakumezkoena[6].
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizonezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1990ko txapelketan finkatu zen egin beharreko lana. Honako hauek dira bost probak:[1]
- 25 aldiz 100 kiloko bola jaso.
- Giza proban bi plaza osatu, 400 kiloko harriarekin.
- Kanaerdiko hiru enbor moztu.
- 50na kiloko txingekin sei plaza osatu.
- 3 kilometroko korrika saioa.
Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2021ean jokatu zen lehenengo ekitaldia eta hau izan zen egin beharreko lana[6]:
- 15 aldiz 63 kiloko bola jaso.
- Giza proban plaza bat osatu, 250 kiloko harriarekin.
- 36 ontzako bi enbor moztu.
- 25na kiloko txingekin sei plaza osatu.
- 1'5 kilometroko korrika saioa.
Gizonezkoen banakako palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapelduna | Bigarrena | Hirugarrena | Irabazlearen denbora |
---|---|---|---|---|
1982 | Arria II.a | ? | ? | ? |
1983 | Joxe Mari Olasagasti | ? | ? | ? |
1984 | Joxe Mari Olasagasti | ? | ? | ? |
1985 | Anjel Arrospide | ? | ? | ? |
1986- 1989 |
ez zen jokatu | |||
1990 | Joxe Mari Olasagasti | ? | ? | 27'20"08[7] |
1991- 2017 |
ez zen jokatu | |||
2018 | Xabier Zaldua | "Txapartegi II.a" | "Mugertza III.a" | 36'26" |
2019 | Xabier Zaldua | Joseba Otaegi | "Arria V.a" | 38'30" |
2020 | Xabier Zaldua | Julen Gabirondo | "Arria V.a" | 36'06" |
2021 | "Izeta VI.a" | Joseba Otaegi | Julen Gabirondo | 33'29" |
Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herri kirolaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Joxe Mari Olasagasti | 3 | 1983, 1984, 1990 |
Xabier Zaldua | 3 | 2018, 2019, 2020 |
"Arria II.a" | 1 | 1982 |
Anjel Arrospide | 1 | 1985 |
"Izeta VI.a" | 1 | 2021 |
Finalistak (aro berrian) (bakarkako norgehiagoketan)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herri kirolaria | Sailkapena | Urteak |
---|---|---|
Xabier Zaldua | 3 | 2018, 2019, 2020 |
Luis "Txapartegi II.a" | 2 | 2018, 2019 |
Aratz "Mugertza III.a" | 2 | 2018, 2019 |
Xabier Orbegozo "Arria V.a" | 2 | 2019, 2020 |
Joseba Otaegi | 2 | 2019, 2021 |
Julen Gabirondo | 2 | 2020, 2021 |
Kepa Peñagarikano | 2 | 2020, 2021 |
Iñaki Errazkin | 2 | 2020, 2021 |
Jon Gisasola "Zelai V.a" | 1 | 2018 |
Aritz Azpiazu "Arria VI.a" | 1 | 2018 |
Joxean Olaskoaga "Aizperro" | 1 | 2019 |
Julen "Kañamares III.a" | 1 | 2020 |
Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a" | 1 | 2021 |
Aritz Irazabal | 1 | 2021 |
Emakumezkoen banakako palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapelduna | Bigarrena | Hirugarrena | Irabazlearen denbora |
---|---|---|---|---|
2021 | Karmele Gisasola Zelai III.a | Lucia Orbe | Garazi Arruti | 18'57" |
Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herri kirolaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Karmele Gisasola Zelai III.a | 1 | 2021 |
Finalistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herri kirolaria | Sailkapena | Urteak |
---|---|---|
Karmele Gisasola Zelai III.a | 1 | 2021 |
Lucia Orbe | 1 | 2021 |
Garazi Arruti | 1 | 2021 |
Binakako Pentatloi Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizonezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapeldunak | Bigarrenak | Hirugarrenak | Irabazleen denbora |
---|---|---|---|---|
2020 | "Arria V.a" "Izeta VI.a" |
Peñagarikano "Aizperro" |
Zaldua "Zelai V.a" |
40'58" |
2021 | "Izeta III.a" "Izeta VI.a" |
"Zelai IV.a" "Zelai V.a" |
"Goenatxo III.a" Larrañaga |
40'24" |
2022 | "Izeta VI.a" Etxeberria |
Zaldua Otaegi |
Amade Irazabal |
39'44" |
Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapeldunak | Bigarrenak | Hirugarrenak | Irabazleen denbora |
---|---|---|---|---|
2021 | Lucia Orbe Garazi Arruti |
"Zelai III.a" Uxue Ansorregi |
Bi bikote aritu ziren. | 29'45" |
2022 | Nerea Arruti Amalur Arbelaitz |
Lucia Orbe Garazi Arruti |
"Zelai III.a" Uxue Ansorregi |
24'00" |
Beste pentatloi txapelketa batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Pentatloi motza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019ko maiatzaren 19an, Astigarragako Auzolan pilotalekuan, Zamalbide-Bentak auzo elkarteak antolatua, "Euskal Pentatloi Motza" jokatu zen; ondorengo lan hauek egin behar izan zituzten: 100 kiloko bola 15 aldiz jaso (harri-jasotzen), 400 kiloko harria arrastaka eramanez bi plaza osatzea (giza proban), kana-erdiko enbor bakarraren ebakitzea (aizkora beharretan), 50na kiloko txingekin sei plazaren buruketa (txinga-eroateari dagokion disziplinan) eta, bukatzeko, 12 itzuli (1,2 kilometro) pilotalekuari korrika. Luis Txapartegik irabazi zuen (20'46") Joseba Otaegiren aurretik[8].
Getxoko Pentatloi Sariketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019ko azaroaren 9an, larunbatean jokatu zen I. Getxoko "Pentatloi" Saria. Lau kirolarik hartu zuten parte: Jon Gisasola 'Zelai V.a' mallabitarrak, Ousmane Drame senegaldarrak, Unai Ardeo getxoztarrak eta Mikel Agirre ondarrutarrak.
Egin beharreko lana, berriz, ondorengo hauxe izan zuten: harri-jasotzeko frogan, 100 kiloko bolari 15 jaso aldi ematea; giza proban, 400 kiloko harriarekin arrastaka eginez bi untza osatzea (28 metro bakoitzak), aizkoran 4 enbor 45`` ontzako ebakitzea, txinga-eroatea modalitatean 100 kg-rekin (50 kg esku bakoitzean hartuta) 6 untze (28 m/untza bakoitzak) eta, korrika 1,5 km (15 buelta enparantzari / bakoitzak 100 metro zeuzkalarik).
Sailkapenari erreparatzen, Mikel Agirrek bukatu zituen lanak aurrena (27:40), baina, harri-jasotzen, 88 kiloko pisua eman zuen bere bola harriak eta giza proban 500 kiloko harriarekin jardun zuen. Bigarren, bost segundora, Ousmane Drame (denbora: 27:45). Hirugarren postuan, Zelai sailkatu zen (29:07), azkena herritarrak egin zuen. Ardeoren denbora (45:27)[9].
Zarauzko Pentatloi Saioa (Arria V.a vs. Txapartegi)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2020ko otsailaren 8an, herri kirol jaialdi bat burutu zen Zarautz-ko herriko Aritzbatalde pilotalekuan, Hodei Iruretagoiena "Izeta IV.a" eta Udane Ostolaza "Ostolaza III.a"-ren harri jasotze marka saiakera ahaleginak ardatz hartuta. Jaialdi hori motz gera ez zedin, osagarri gisa, harri jasotze erakustaldi bat burutu zen eta horren ostean, Pentatloian jardun zuten Xabier Orbegozo "Arria V.a" eta Luis Mari Txapartegik.
Bost kirol burutu beharrean, lau egin zituzten; Zarauzko pilotalekuak ez baitu probalekurik. Lana hauxe zuten: harri jasotzen, 100 kiloko bolari 12 jasoaldi; aizkoran, 2 enbor ebakitzea (kana-erdiko neurrikoak), txinga-eroaten (50 kg hartuta esku bakoitzean), 4 untze osatzea eta korrika (frontoiari bueltak emanez, 1'2 kilometro).
Xabier Orbegozo izan zen garaile (15'25"70), Txapartegik segundo bat gehiago behar izan zuen (15'26"32)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Euskal pentatloia jokatuko dute zezen-plazan irailaren 29an. uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-8-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Xabier Zaldua, pentatleta txapelduna» Mundo Deportivo 2018-10-04 (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
- ↑ Zalduak irabazi du, bigarren aldiz, pentatloiko txapela. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-9-23).
- ↑ «Emozio handiko lehia - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Xabier Zalduak hirugarrenez irabazi du Euskal Pentatloi Txapelketa - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
- ↑ a b Ugartemendia, Unai. «Aitzindariak dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-25).
- ↑ «Euskal pentatloia berreskuratuko du Azpeitiak ia 30 urteren ostean» El Diario Vasco 2018-06-30 (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-05-21). «Txapartegik irabazi du pentatloia» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Getxoko I. Pentatloia irabazi du Mikel Agirre ondarrutarrak - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-11-11 (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).