Evelyn Berezin
Evelyn Berezin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bronx, 1925eko apirilaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Manhattan, 2018ko abenduaren 8a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Christopher Columbus High School (en) ![]() Hunter College New Yorkeko Unibertsitatea 1946) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, ingeniaria, venture capitalist (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Electronic Computer Corporation (en) ![]() Redactron Corporation (en) ![]() Burroughs Corporation (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Evelyn Berezin (Bronx, New York, 1925eko apirilaren 12a - Manhattan, New York, 2018ko abenduaren 8a) ingeniari informatiko estatubatuarra izan zen. United Airlineserako airelineetako txartelak erreserbatzeko lehen sistema garatu zuen. Testu prozesadoreen ama gisa ere ezaguna da, 1968an testuak gorde eta editatzeko aukera ematen zuen programa baten ideia garatu zuenetik.[1][2]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berezin New Yorkeko Unibertsitatera joan zen Enpresagintzan graduatzeko asmoarekin, lan eskaintza bat jaso zuen arte, ikasketa eremua fisikara aldatzeko eskatu baitzioten.
1945ean fisikan graduatu zen eta 1946an AEBetako Energia Atomikoaren Batzordearen beka bat jaso zuen New Yorkeko Unibertsitatean bertan graduondoko ikasketak egiteko. 1951n, Electronic Computer Corporationen (Elecom) lan bat onartu zuen Brooklynen, ordenagailuen diseinatzaile moduan. Underwood Corporationek Elecom erosi eta Elecom Division bihurtu ondoren, Berezin logika diseinuaren saileko buru bihurtu zen.[3][4]
Kontribuzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1953an, Underwood Companyn (hasiera batean, Underwood Typewriter Company izenaz ezaguna) lan egiten zuen bitartean, Berezinek egun lehendabiziko bulegoko ordenagailutzat[5] hartzen dena sortu zuen. Underwood gerora Olivettirekin elkartu zen, baina ez zen proiektuarekin segitu[5]. Underwood Typewriter Companyn lan egin ondoren, Berezin Telerera joan zen.
1968an, Berezinek testu-prozesadore bat asmatu zuen bulegoko lana errazteko, eta 1969an Redactron Corporation[5] sortu zuen, testu-prozesadoreak garatzen zituen lehen enpresa sortu zuen. Enpresak denbora behar izan zuen testu-prozesadorea hobetzeko, baina azkenean lortu zuen, eta ikerketa eta garapeneko urteen ondoren, enpresak hasieran bederatzi langile izatetik ia 500 izatera igaro zen. 1976an Redactron Burroughs Corporationi saldu zioten[4].
1980 eta 1987 artean, Berezin Greenhouse Management Companyko presidentea izan zen, bere lehen faseetan[3] enpresa teknologikoei eskainitako arrisku kapital talde bateko bazkide orokorra. Gainera, bere ibilbidean zehar hainbat enpresa publikotako batzarretako kide izan da, CIGNA (aseguruen arloan jarduten duen enpresa transnazionala), Koppers Co., Datapoint eta Standart Microsystems.[4]
Bere karreran zehar, Adelphi eta Michigango Ekialdeko unibertsitateetako ohorezko doktoretzak jaso zituen. Berezin exekutiboa ere izan zen CIGNA, Standard MEMS, Koppers, Stony Brook Foundation, New Yorkeko Estatu Unibertsitatean, Boyce Thompson Institute[6], Datapoint.[5][4] eta, azkenik, zuzendaria Intellicheck Inc-en.

Berenzinek eta bere azken senarrak Sam and Rose Berezin Endowment Scholarship finantzatu zuten, zientzien, ingeniaritzaren edo matematiken[7] alorrean ikasteko asmoa duten graduaurreko ikasleei ematen zaien beka bat.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]51 urtean ezkonduta egon zen Israel Wilenitzekin (1922-2003)[8]. Setauketen bizi izan zen eta apartamentu bat zuen New York[7]. 2018 urtearen hasieran linfoma bat atzeman zioten, baina tratamendurik ez jasotzea erabaki zuen.[9]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006 Long Island Technology Hall of Fame[5]
- 2006 Women Achiever's Against the Odds Honoree for the Long Island Fund for Women and Girls[7]
- 2011 Women in Technology International (WITI) Hall of Fame[5]
- Long Island Distinguished Leadership Award[5]
- Top 100 Business Women in the United States BusinessWeek[5] aldizkarian
- Ohorezko doktorertza Adelphi Unibertsitatean[7]
- Ohorezko doktoretza Ekialdeko Michigan Unibertsitatean[7]
Patenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Information Transfer Apparatus[10]
- Electronic Data File Processor[11]
- Information Transfer System[12]
- On-Line Data Transfer Apparatus[13]
- Electrical Assemblage[14]
- Data Processing System[15]
- Arithmetic Device[16]
- Electronic Calculator with Dynamic Recirculating Storage Register[17]
- Control means with Record Sensing for an Electronic Calculator[18]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Evelyn Berezin, 93, Dies; Built the First True Word Processor». nytimes.com (en inglés). Azken kontsulta 2018ko abenduak 11.
- ↑ «Ingurune Digitaleko Mauriziak, Evelyn Berezin.» Sarean .eus (kontsulta data: 2022-04-18).
- ↑ a b Long Island Technology Hall of Fame
- ↑ a b c d «Kopia artxibatua». jatorrizkotik artxibatua, 2015eko apirilaren 3tik. Azken kontsulta 2015eko martxoaren 27a.
- ↑ a b c d e f g h «Evelyn Berezin». WITI Hall of Fame. Women in Technology International
- ↑ «Sion Power». Jatorrizkotik 2015eko maiatzaren 17an artxibatuta. Azken kontsulta, 2015eko maiatzaren 6an .
- ↑ a b c d e «Donor Profiles». Jatorrizkotik 2014ko apirilaren 19an artxibatuta.
- ↑ «Paid Notice:Deaths WILENITZ, ISRAEL». The New York Times.
- ↑ «Evelyn Berezin, 93, Dies; Built the First True Word Processor». nytimes.com (ingelesez). Azken kontsulta 2018ko abenduak 11.
- ↑ «US3312945 A».
- ↑ «US3017610 A».
- ↑ «US3256514 A».
- ↑ «US3231865 A».
- ↑ «US3461552 A».
- ↑ «US2913176 A».
- ↑ «US2943790 A».
- ↑ «US3187167 A».
- ↑ «US3187167 A». ↑ «US2973141 A».