Evgeni Mravinski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Evgeni Mravinski
Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1903ko ekainaren 4a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza San Petersburgo1988ko urtarrilaren 19a (84 urte)
Hobiratze lekua Bogoslovskoe cemetery
Hezkuntza
Heziketa Saint Petersburg Conservatory
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Aleksandr Gauk
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria eta musika-irakaslea
Jasotako sariak
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea Melodiya
IMDb nm0610667
http://www.mravinsky.org/

Evgeni Mravinski (errusieraz: Евге́ний Алекса́ндрович Мрави́нский; San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1903ko ekainaren 4agreg./maiatzaren 22ajul. - Leningrado, Sobietar Batasuna, 1988ko urtarrilaren 19a) Errusiar orkestra-zuzendaria izan zen. Leningradeko Orkestra Filarmonikoko zuzendaria izan zen berrogeita hamar urtez.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologiako ikasketak egin zituen, baina musikaren bidea hartu zuen berehala. Enperadorearen balletean aritu zen pianista gisa, eta pantomima ere egin zuen (1921-1930). 1924. urtetik aurrera, Leningradeko Kontserbatorioan konposizioa landu zuen Vladimir Stxerbatxovekin, eta orkestra-zuzendaritza Alexandre Gaoukekin. Orkestra-zuzendari gisa 1929an egin zuen debuta. Handik bi urtera, bigarren orkestra-zuzendaria izan zen Leningradeko Operako Antzoki Akademikoan eta Leningradeko Balletean; azken horretan, 1932an izan zen zuzendari nagusi.

1937an Xostakovitxen 5. sinfoniaren lehenengo entzunaldia zuzendu zuen. Hurrengo urtean, Leningradeko Orkestra Filarmonikoko zuzendari izendatu zuten, eta bera zuzendari zela munduko talde ospetsuenetako bat bihurtu zen. Batez ere XX. mendeko klasiko handiak zuzendu bazituen ere, Txaikovski izan zen haren begikoena. Hainbat sari irabazi zituen: Stalin saria 1946an, Sobietar Batasuneko artista saria 1954an, Lenin saria 1961ean. Oso teknika zehatza zuen, eta ospetsua zen testuei zien begiruneagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]