Aleksandra Kollontai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aleksandra Kollontai
Aleksandra Kollontaj 10.gif
1918ko Errusiako batzar konstituziogileko diputatua

Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1872ko martxoaren 31
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1952ko martxoaren 9a (79 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Familia
Aita Mikhaïl Domontovitch
Ezkontidea(k) Pavel Dybenko
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria, diplomazialaria eta feminista
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Russian Social Democratic Labour Party
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb ch0189728
Aleksandra Kollontaj signatur.jpg

Aleksandra Mijailovna Kollontai (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1872ko martxoaren 31greg./martxoaren 19ajul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1952ko martxoaren 9a) errusiar iraultzaile feminista izan zen. Familia autoritarioa eta sexu-zapalkuntza hautsiko dituen ikusgune iraultzailean oinarritu zuen emakumearen askatasunaren aldeko borroka.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiar Inperioko Armadako jeneral baten alaba zen, eta Errusiako Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen 1899an. 1915ean boltxebikeen alde jarri zen. Herri-sorospenerako komisario izan zen lehen gobernu iraultzailean (1917-1918), eta komunista ezkertiarrekin batu zen. Gobernutik at izan zen estalinismoaren garaian, eta Norvegian, Mexikon eta Suedian enbaxadore izan zen 1923-1945 urte-bitartean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra nagusiak: Emakumearen arazoen oinarri sozialak (1909); Moral berria eta langileria (1919); Sexu askatasunean bizi izan den emakume baten autobiografia (1920); Bakartasuna eta amatasuna (1921); eta Langileriaren oposizioa (1921).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandra Kollontai Aldatu lotura Wikidatan