Usategieta (Ezkurra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkurra mendatea» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Nafarroako Ezkurra eta Leitza udalerrien artean kokatzen den mendateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkurra (argipena)».
Usategieta
Usategieta mendatea. Nafarroa, Euskal Herria.JPG
Datu orokorrak
Garaiera 720 m
Geografia
Koordenatuak 43° 05′ 08″ N, 1° 52′ 50″ W / 43.08563889°N,1.88056944°W / 43.08563889; -1.88056944Koordenatuak: 43° 05′ 08″ N, 1° 52′ 50″ W / 43.08563889°N,1.88056944°W / 43.08563889; -1.88056944
Herria Euskal Herria
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia

Usategieta[1][2] Nafarroa Garaiko mendatea da, Ezkurra eta Leitza udalerrien artean dagoena. 720 metroko garaiera du, eta maiz izaten ditu elur-jasak neguan.[3] Malerreka eta Leitzaldea eskualdeak lotzen ditu. Usategietaren inguruan Urumea ibaia jaiotzen da, Goizuetarantz abiatu baino lehen, eta baita Ezkurra eta Leitzaran ibaiak ere.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leitza herria Usategietatik ikusia.

Mendate hau NA-170 errepideak zeharkatzen du, bestalde bertan Ezkurra eta Leitza arteko NA-170 errepideak eta Goizueta udalerritik datorren NA-4150 errepideak bat egiten dutelarik. Honenbestez Leitza eta Doneztebe udalerrien, nahiz Malerreka eta Leitzaldea eskualdeen arteko oinarrizko komunikabide garrantzitsua da. Mendate honetara igotzeko, Leitzatik (405 metroko garaiera itsas mailan eta Iruñetik 46,5 kilometrotara) 4 kilometro igo behar dira, aldiz Ezkurrara jaisteko (itsas mailatik 547 metroko garaieran eta Iruñetik 57,5 kilometrotara dagoen udalerria) 7 kilometro jaitsi behar dira.

Ingurunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertatik ateratzen den mendi-bide batetik joanez gero Zuperrori mendiaren gailurrera iritsi daiteke, bestalde Mandoegi eta Irakurri mendiak ere aldamenean ditu. Mendate honetako bi aldeetako igoerak landa paisaia ederraz gozatzeko aukera eskaintzen du. Beharbada bi igoeretatik ezezagunena Ezkurra eta Doneztebe aldekoa delarik, hots, Malerreka aldekoa.

Ezkurra ibaia (Malerreka) eta Leitzaran ibaiaren arteko bi ibarrak mugatzen ditu. Aipatzekoa da, mendate hau pagadi zabal eta handiz inguratuta dagoela. Eskualde osoan haize leku bikaina izatearen ospea du, aldameneko Zuperrori mendiaren gailurrean dauden aire-sorgailuak lekuko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Usategieta Nafarroako Toponimia Ofiziala, toponimianavarra.tracasa.es . Noiz kontsultatua: 2019-3-24 .
  2.   Ezkurra Estilo Liburua, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-3-24 .
  3. http://www.euskomedia.org/aunamendi/48349?q=alto+de+ezkurra&numreg=2&start=0 Ezkurra mendatea. Auñamendi Eusko Entziklopedia

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]